Napoleonen bitxi batzuk lapurtu dituzte Louvren
Frantziako Kultura ministroak ziurtatu duenez, lapurretak balio "kalkulaezina" du, Napoleon eta Eugenia de Montijo enperatrizaren bitxiak tartean. Museoa itxita egongo da igande osoan, "probak babesteko".
Louvren lapurreta egin dute gaur goizean, eta, hori dela eta, museoko arduradunek egun osorako ixtea erabaki dute.
Rachida Dati Frantziako Kultura ministroak adierazi duenez, lapurreta azkar egin dute, egileak "profesionalak" direla argi utzita.
Lapurreta igandeko lehen orduan egin dute, museoa ateak irekitzera zihoanean. Datiren hitzetan, lapurretan ez da inor zauritu.
Le Parisien egunkari frantsesak zabaldu duenaren arabera, lapurrak 09:30ean sartu dira eraikinera, Sena ibaiaren aldetik, gaur egun obretan dagoen aldetik, eta karga-jasogailu bat erabili dute Apolo Galeriara sartzeko, Frantziako Koroaren bitxi preziatuenak gordetzen dituen aretora, eta lau minutuan egin dute lapurreta.
Leiho bat apurtu ondoren, bi petsona sartu dira barrura, eta hirugarren batek kanpoan itxaron die.
Antza denez, Napoleonen eta Eugenia de Montijo enperatrizaren bildumako 9 pieza lapurtu dituzte. Hala ere, bildumako diamanterik baliotsuena, 140 kilatekoa, ez dute ostu, Louvreko iturrien esanetan. Lapurrak motorretan ihes egin dute. Frantziako Barne Ministerioak baieztatu egin du harribitxi batzuk lapurtu dituztela, eta Polizia lau pertsona bilatzen ari da, lapurretan parte hartu dutelakoan.
Lapurretaren berri izan ostean, Poliziak piramide ondoko patioko sarrera hustu du, eta museoak ateak itxi ditu.
Parisko museoaren arabera, "salbuespenezko arrazoiak" izan dira ixteko erabakia ekarri dutenak, eta ez du bestelako azalpenik eman.
Rachida Dati, Frantziako kutura ministroa
Kalkulaezina da lapurtutako bitxien balioa"
Rachida Datik baieztatu du lapurrek lapurtutako bitxietako bat galdu dutela ihesaldian, Eugenia enperatrizaren koroa, Le Parisien hedabideak. Handik gutxira, errepidean agertu da apurtuta.
Junto al montacargas, los investigadores también han recogido otras pistas, tales como cascos de motos, un bidón de gasolina y las motosierras utilizadas para el robo.
Karga-jasogailuaren aldamenean, beste hainbat pista aurkitu dituzte ikertzaileek: motorreko kaskoak, gasolina bidoi bat eta lapurretan erabili dituzten motozerrak, hain zuzen ere.
Nolanahi ere, Louvren lapurtutako bitxien balioa "kalkulezina" dela azpimarratu du Kultura ministroak.
Parisko museoa, ordea, igande osoan zehar ixtera mugatu da, "frogak babesteko" eta, horrela, gertatutakoa argitu ahal izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Aita santuaren ebakuntzaren osteko lehen argazkia
Trumpek iragarri du ez dutela Fort Hoodeko erasoaren egilearen fusilamendua zuzenean emango