MUSEOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mikel Chillidak hartuko du Chillida Lekuren zuzendaritza

Museoaren "etorkizuna zehazten laguntzea benetako pribilegioa" dela esan du Eduardo Chillida artistaren bilobak. Apirilaren 1ean hartuko du kargua.

mikel chillida
Mikel Chillida, artxiboko irudi batean. Argazkia: Chillida Leku

Mikel Chillida izango da Chillida Leku museoaren zuzendari berria, 2018tik kargu horretan dagoen Mireia Massagueren lekukoa hartuta. Orain arteko "ikuspegiari jarraipena" emanez, begirada etorkizunean jartzea izango da bere erronka nagusia. Apirilaren 1ean hartuko du kargua.

"Nire konpromisoa artistak museoarentzat zuen ikuspegiari jarraipena ematea da. Gure misioak bere horretan jarraitzen du: bere lan aparta zaindu, ikertu eta publiko zabalagoekin partekatzea, orainarekin eta etorkizunarekin elkarrizketa aktiboa mantendu", esan du.

Ohar batean eman du Chillida Lekuk izendapenaren berri. Bertan azaltzen denez, Mikel Chillidak azken urteotan museoaren Garapen zuzendari gisa egindako lanak "berebiziko garrantzia” izan du erakundearen "hazkunde instituzionalerako, aliantza estrategikoak garatzeko eta nazioartean proiekzioa bultzatzeko".

"Chillida familiak ziurtasun osoa du Mikelek Eduardo Chillidaren ondare artistikoari buruz duen ezagutza sakonak eta museoko misioarekiko duen konpromiso sendoak posizio ezin hobean jartzen dutela Chillida Leku hurrengo etapan gidatzeko", adierazi du Luis Chillida familiako bozeramaileak.

Oharrean, bestalde, jakinarazi dute Massaguek erakundeari lotuta jarraituko duela aholkulari lanetan. Hark zuzendari gisa egindako lana eskertu du museoak. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X