GERNIKA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika" Euskadira ekartzea

Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea". 

Reina Sofía Guernica 75. urteurrena eitb

Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe jakin batez behin-behinean Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko berri bat argitaratu du Picassoren margolanaren egoeraren inguruan. 

Museoak txostenean azaltzen duenez, "gaur egun obra baldintza egonkorretan dago, inguruaren kontrol zorrotzari esker. Hala ere, hura lekualdatzekotan, zaindu egin beharko lirateke formatua, osatzen duten elementuak eta kontserbazio egoera, bribrazioek kalterik ez eragiteko arte-lanean".

Gaineratu dutenez, "bibrazio horiek pitzadurak, margoa altxatzea eta geruza piktorikoa galtzea eragin ditzakete, baita euskarria urratzea ere". Horregatik guztiagatik, "ez da inolaz ere gomendatzen artelana lekuz aldatzea".

Ibone Bengoetxea lehendakariorde eta Kultura sailburuak "borondatea" eskatu dio ostegun goiz honetan Espainiako Gobernuari, Gernika "ahalik eta zainduen ekartzeko beharrezko baldintzak bete daitezen".

Hori da lehendakariak bihar Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari Moncloan helaraziko dion eskaera ere. Pradalesek nabarmendu du testuinguruak "ikuspegi zabala" eskatzen duela, eta Picassoren lanak Euskadin egon beharko lukeela, irailean lehen Eusko Jaurlaritzaren urteurrenean eta, eta datorren urtean Gernika bonbardatu zutela 90 urte betetzen direnean. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X