"GERNIKA"

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gernikako Udalak ere "Gernika" artelana lekualdatzea eskatu du, bonbardaketaren urteurrena dela eta

Udalerriko alkateak azpimarratu du "Gernikako herriak" berak nahi duela Picassoren artelana aldi baterako lekualdatzea. Jaurlaritzak duela gutxi egin zuen eskaera, baina Reina Sofia Museoak ez du onartu, kontserbazio arrazoiak tarteko.

<img style="float:left;margin:5px;" src="http://10.126.2.21/media/images/2011/12/22/588258/588258_Guernica_thumbnail.jpg"/><br/><strong>'Guernica' Foto : EITB</strong>
EFEren artxiboko argazkia

Gernika artelana lekualdatzeak eztabaida piztu du azken boladan. Eusko Jaurlaritza izan zen Espainiako Gobernuari eskaera egiten lehena,  bonbardaketaren 90. urteurrenaren harira, aldi baterako artalana Bilboko Guggenheim Museoan egon zedin. Reina Sofia museoak, baina, atzera bota zuen eskaera, obraren "inguruko baldintzak zorrotz kontrolatuta" zeudela  argudiatuta. 

Espainiako Gerra Zibilaren amaieraren urteurren ekitaldia egin dute gaur Gernikan, eta Gernikako alkate Jose Maria Gorroñok Gernika aldi baterako Euskadira ekartzea eskatu du, urteurrenaren harira aire erasoaren izandako "biktimei omenaldia" egiteko. 

Gorroñok azpimarratu duenez, “Gernikako herria” ari da eskatzen artelana ekartzea, eta gogorarazi du herrian koadro enblematikoaren erreprodukzio bat ere badagoela.

Jaurlaritzak duela gutxi egin zuen eskaera, baina Reina Sofia Museoak kontserbazio-txosten bat argitaratu zuen, eta bertan “erabat baztertu” zuen lekualdatzea, artalana ekartzeko bidean izan zitezkeen bibrazioek obra kaltetu zezaketela argudiatuta.

Jaurlaritzaren ustez, "larria" da egoera, eta Imanol Pradales lehendakariak berak adierazi du Reina Sofia museoaren ezezkoak ez lukeela nahikoa izan behar "atea ixteko".

Zure interesekoa izan daiteke

"Erresonantziak" sailak dokumental bat eskaini dio Esther Ferrerri eta beste bat Mari Puri Herrerori.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Erresonantziak" dokumental saila, Esther Ferrer eta Mari Puri Herrero artistei begira

EITBk eta Artiumek Mari Puri Herrero (Bilbo, 1942) eta Esther Ferrer (Donostia, 1937) protagonista dituzten bi lan dokumental aurkeztu dituzte. Publiko berrien artean kultura garaikidearen dibulgazioan sakondu nahi du dokumental sortak, eta ETB On atarian daude ikusgai. Herreroren atalari Uxue Alberdik jarri dio ahotsa, eta Ferrerenari Marina Suarezek. Hurrengo atalak Gema Intxaustiri eta Itziar Okarizi eskainiko dizkiete.  

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X