Artea
2023/02/01 - 14:26
Rosa Valverderen artea gordetzen duen album ilustratua
Rosa Valverde artista zenaren lanera hurreratzeko liburu bat kaleratu du Pamiela argitaletxeak. Maialen Lujanbiok idatzi, eta Arrate Rodriguezek ilustratu du.
2023/01/31 - 21:42
Ondarroako horma-irudi bat, munduko hirugarren onena
Ondarroako Kaminazpi auzoan dagoen mural hau da munduko hirugarren onena. Hala bozkatu dute Street Art Cities webgunean boto eman dutenek. Sareak eta saregileen balioa eta jarduna irudikatu nahi du artelanak.
2023/01/26 - 17:38
Eusko Jaurlaritzak 26 euskal artista garaikideren lanak erosi ditu
Kultura Sailak 200.000 euroko dirulaguntza bideratu du bizirik dauden euskal artisten lana erostera: Nora Aurrekoetxea, Esther Ferrer, Jose Antonio Sistiaga, Elena Goñi, Laida Lertxundi, Txuspo Poyo, Damaris Pan...
2023/01/20 - 14:33
Pasaiako, Tuterako eta Ondarroako horma-irudiek munduko hamar onenen artean sailkatzea lortu dute
Street Art Cities webgunearen lehiaketan, azken fasera sailkatu dira Pasaian, Tuteran eta Ondarroan dauden artelanak. Urtarrilaren 30era arte egongo da botoa emateko aukera, hamar onenenetan onena aukeratzeko.
2023/01/17 - 16:49
Ukitzeko Artea programako obra berri bat aurkeztu du Arte Ederren Bilboko Museoak
"Emakumea eserita" María Blanchard (Santander, 1881-Paris, 1932) lapurtar jatorriko artistaren lana gehitu dute ikusmen urritasuna duten pertsonei arteaz gozatzeko aukera eskura jartzen dien programara.
2023/01/17 - 13:07
Eduardo Chillida Fundazioak artistaren obra zabaldu eta ospatuko du, beraren jaiotzaren mendeurrenean
2024ko urtarrilaren 10ean Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrena izango da, eta gipuzkoar artistaren familiak beraren obraren inguruko ezagutzan sakondu nahi du: erakusketak, dokumental bat, katalogo arrazoituaren zenbaki berri bat…
2023/01/16 - 17:13
Zazpi erakusketa handi hartuko ditu Guggenheimek 2023an
Bilboko museoak aurtengo erakusketa programa aurkeztu du: Joan Miró, Kokoschka, Picassoren eskultura...
2023/01/13 - 22:04
Irene Larrañaga argazkilari eta kazetari azpeitiarrak 'Insuladas' erakusketa zabaldu du Donostiako Aquariumean
Bidaia bat proposatzen du itsasoz Formenterako irlara. Uharteko bakardadean bizitzea bilatu eta aukeratu duten emakumeak dira protagonistak.
2023/01/10 - 14:30
Alejandro Cesarco, Carolina Caycedo, Rafael Lafuente eta Julia Spinola, Artiumen aurtengo erakusketetan
Gainera, Sahatsa Jauregi eta Nerea Lekuona duela gutxi bilduman sartu diren artistekin egindako proiektu espezifikoak ere aurkeztuko ditu Gasteizko museoak, baita Esther Ferrer, Alberto Peral, Jose Ramon Ais eta June Crespo artisten lanak ere.
2023/01/10 - 12:59
"Aire!" dokumentala, Mauriziaren bideari segika
Ikus-entzunezko lana muntaia fasean dago, eta erakutsiko du hainbat leku eta kulturatako gazte talde batek nola sortzen duen Maruizia Aldaiturriagaren figura eta bizipenetan oinarritutako musika pieza bat.
2023/01/10 - 11:35
Pasaiako, Tuterako eta Ondarroako horma irudiak, munduko ehun onenen artean
Nexgraff pasaitarrak, Pasaian, Wedo Goas galiziarrak eta Slim Safont kataluniarrak Tuteran eta Lian kataluniarrak Ondarroan eginiko lana goraipatu ditu Street Art Cities webguneak.
2023/01/02 - 14:31
Guggenheim museoak 1.289.147 bisitari jaso ditu 25. urteurreneko urtean
2022. urtea "aparta" izan dela adierazi dute Bilboko museoaren arduradunek, eta Guggenheim "osasun betean" dagoela. 1998an eta 2017an soilik hartu zuen jende gehiago.
2023/01/01 - 14:40
Audrey Hepburn eta Joaquin Sorolla, 30 eta 100 urte joan zirela
Audrey Hepburn aktore eta aktibista, ikur bilakatu zena bai zinemaren munduan, baita zinemaren mundutik kanpo ere, duela 30 urte hil zen. Joaquin Sorolla margolari valentziar ezagunaren heriotzaren mendeurrena da aurten.
2022/12/27 - 17:10
Juan Luis Goenaga artista donostiarrak eskuratu du Dedikazio artistikoaren Xabier Saenz de Gorbea II. saria
Juan Luis Goenaga margolari donostiarrak bere ibilbide artistikoa aitortzen duen saria jaso du gaur Bilboko Arte Ederren Museoan. "Xabier Saenz de Gorbea" sariaren bigarren edizioaren irabazle izan da Goenaga bost hamarkadatan zehar eginiko ibilbide artistiko bereziagatik.
2022/12/26 - 17:58
Begoña Bidaurrazaga eta Alberto Ipiña artezaleek 15 obra eman dizkiete dohaintzan Bizkaiko Batzar Nagusiei
Museo eta galerien zale amorratuak, Alberto eta Begoña 80ko hamarkadan hasi ziren bildumak egiten. Lehen koadroa Marcelino Bañales margolariari erosi zioten. Lau hamarkadatan 800 obra inguru erosi dituzte.
2022/12/13 - 10:37
Miro, Picasso eta Kokoschka, Guggenheim Bilbao Museoaren 2023ko protagonisten artean
1.247.599 bisitari hartu ditu aurten Guggenheim Bilbao Museoak, aurreikusitakoa baino % 55 gehiago. Datorren urterako aurkeztu duen programazioari otsailean emango diote hasiera, Joan Miro kataluniarraren erakusketarekin: "Joan Miro. Errealitate absolutua. Paris, 1920–1945".
2022/12/04 - 18:45
Bilboko Guggenheim Museoa zabalik egongo da astelehen honetan
Abenduaren 5 honetan irekita egongo da, Konstituzio Zubiaren harira izan daitezkeen turista kopuru handia hartzeko helburuz. Abenduaren 3tik 11ra bitartean, museoa 10:00etatik 18:00ak arte egongo da irekita.
2022/12/01 - 13:22
Arte Ederren Bilboko Museoko hainbat pieza eta lan berriak, Tabakaleran ikusgai
Tabakalerak inoiz hartu duen erakusketa handiena izango da "That Time. Artearen aroak". Besteak beste, Goyaren, Legerren eta June Cresporen lanak egongo dira, eta ekainean zabalduko dute.
2022/11/27 - 18:14
Cirque du Soleil Iruñean izango da Eguberrietan, ''Crystal'' ikuskizunarekin
Nafarroa Arenan ikusgai izango da "Crystal" ikuskizuna, urtarrilaren 4tik 8ra bitartean. Ia 100 laguneko lantaldeak 15 ordu behar ditu hiri bakoitzean ikuskizuna muntatzeko. Entseguetan izan da EITB, Frankfurten (Alemania).
2022/11/23 - 13:36
Chillidak grabitatearen egindako borroka, "Zero grabitatea" Chillida Lekuko erakusketan
30 piezako erakusketa azaroaren 24tik aurrera egongo da bisitagai, eta "Chillidak, bere pentsamenduaren funtsezko oinarri gisa, zientziarekin, espazioarekin eta filosofiarekin zuen interesa" erakutsiko du.