Artea
2023/06/26 - 15:18
''Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino'' erakusketa aurkeztu du Guggenheimek
Bilboko museoak japoniar artistaren obraren lagin bat erakutsiko du urrira arte.
2023/06/26 - 13:55
YAYOI KUSAMA: 1945ETIK GAURDAINO
Guggeheim Bilbao Museoak japoniar artistaren, "arte garaikidean eragin handiko figura eta XXI. mendeko ikono kulturalaren", pintura, marrazki, eskultura, instalazio eta happening eta performanceen artxiboko materiala erakutsiko du urriaren 8ra arte.
2023/06/25 - 17:43
Jose Antonio Sistiaga hil da, Gaur taldeko azken artista
1966an sortu zuen Gaur taldea Amable Ariasekin, Rafael Ruiz Balerdirekin, Nestor Basterretxearekin, Eduardo Chillidarekin, Remigio Mendibururekin, Jorge Oteizarekin eta Jose Luis Zumetarekin.
2023/06/22 - 15:49
Tabakalerak "That Time" aurkeztu du, inoiz antolatutako erakusketarik handiena
Donostiako zentroak eta Arte Ederren Bilboko Museoak antolatu dute erakusketa, batera. Bilboko museoaren bilduma iraunkorra du ardatz, eta 80 artistaren 107 lanek osatzen dute.
2023/06/14 - 22:58
Guggenheimek 2024an hartuko ditu Arte Pop, Giovani Anselmo, Yoshitomo Nara edo Steve McQueenen erakusketak
Bilboko pinakotekak 453.487 bisitari izan ditu aurtengo lehen bost hilabeteetan, 2022an baino % 24 gehiago eta historiako hirugarren daturik onena.
2023/06/12 - 14:46
''Bilbao Metropoli 30-30-30'' erakusketa aurkeztu du Arte Ederren Bilboko Museoak
Corinne Vionnete, Vanessa Winship eta Maria Azkarate argazkilariek 78 argazki egin dituzte, 30 urteren buruan hiria eta ingurua nola aldatu den erakusteko.
2023/06/07 - 15:12
Jose Manuel Rozas artistaren lana, Ondare Bilboko aretoan ikusgai
Durangoko Historia eta Arte Museoan egon eta gero, Ondare Bizkaiko Aldundiaren aretoan egongo da ikusgai irailaren 30era arte bizkaitar artista zenaren lan surrealista eta hiperrealista.
2023/06/02 - 13:17
Bilboko Kalealdiak kaleko antzerkiz eta artez beteko du hiria, ekainaren 19tik 24ra
24. edizio honetan 34 konpainiak hartuko dute parte, eta 16 estreinaldi izango dira.
2023/05/23 - 16:34
Phyllida Barlow artistaren erakusketa ikusgai Chillida Lekun
Chillida Lekuk Phyllida Barlow (Erresuma Batua, 1944 - 2023) artista garaikidearen erakusketa hartuko du bihartik urriaren 22ra arte. Artista britainiarrak museoa bisitatu zuen joan den udazkenean erakusketan lan egiteko.
2023/05/19 - 13:58
Tadanori Yamaguchik aluminioa eta harria uztartu ditu Mañarian
Angurreta Harrobia Arte Espazioak artista japoniarraren lau pieza hartuko ditu bihartik aurrera.
2023/05/10 - 14:22
"Artistei ahotsa eman nahi izan diegu, beren lana egungo testuinguruan koka zezaten"
Mikel Onandiak eta Jone Uriartek "Desmuntatzeak eta ornamentuak" bost euskal artista garaikideri egindako elkarrizketak euskaraz eta gaztelaniaz biltzen dituen liburua kaleratu dute.
2023/05/07 - 19:09
Iker Rodriguez eta Aukeran Dantza Taldea, 2023ko Gipuzkoako Dantza Sariak
Dantzari donostiarrak Errebelazio Saria jaso du, eta Edu Muruamendiarazen konpainiak, berriz, Ibilbidearena. Gipuzkoako dantza profesionalen elkarteak urtero ematen dituen onespenak dira.
2023/04/28 - 20:20
Chillidari buruzko erakusketa monografikoa Austriako Kunsthalle Krems zentroan
"Eduardo Chillida. Grabitazioak" erakusketa Austriako Krems hirian egongo da ikusgai irailaren 24ra arte.
2023/04/28 - 19:54
Chillida Bidea, Haizearen Orrazia eta Chillida Leku lotuko dituen ibilbide artistikoa
6,2 kilometroko ibilbidea, hainbat artistaren eskulturak eta eraikinak bisitatuz. Modu horretan omenduko du Donostiako Udalak Eduardo Chillida artista donostiarra, haren jaiotzaren mendeurrenean.
2023/04/28 - 13:47
Kunsthalle Krems museo austriarrak Chillidaren erakusketa bat zabaldu du
Erakusketak "Gravitation" izena dauka eta 80 lanek osatzen dute. Bertan, marrazki linealak, gainazalarekin lotutako collageak, erliebean grabatutakoak edo paper gainean zintzilikatutako lanak ikusi daitezke. Eskultorearen familiarekin eta Chillida Leku museoarekin elkarlanean egin da erakusketa.
2023/04/09 - 16:56
Gaur 20 urte hil zen Oteiza artista polifazetikoa
XX. mendeko eta gaur egungo artea ulertzeko ezinbesteko figura da eskultore gipuzkoarra. Altzuzako museoan maisuaren obra bizi-bizirik dago.
2023/04/01 - 11:39
Omako basoa berriz margotzeko lanak ikus daitezke bisita gidatuetan, gaurtik aurrera
Egunero bi bisita gidatu izango dira egunero, irailera arte. Kortezubiko (Bizkaia) inguru artistikoa urrian zabalduko dute berriro, guztiz eraberrituta.
2023/03/31 - 18:15
Artiumek bere funtsak berrantolatu, eta Sahatsa Jauregiren erakusketa aurkeztu du
Bere funtseko 100 bat lan eta dokumentu paratu ditu Gasteizko museoak bisitarien eskura, eta Sahatsa Jauregi artistaren "Flux Cored" erakusketa inauguratu du.
2023/03/30 - 18:14
"Topalekua IV" ikusgai dago dagoeneko Chillida Leku
Arte Ederren Bilboko Museoak laga dio Chillidaren eskultura erraldoia Hernaniko museoari, eta 13 tonako pieza bertan egongo da ikusgai Bilboko arte espazioko lanek irauten duten bitartean.
2023/03/30 - 17:29
Lynette Yiadom-Boakye margolariaren lanak, Guggenheimen
Irailaren 10era arte egongo dira ikusgai Bilboko museoan "zoriona, adiskidetasuna edo bakardadea islatzen duten eguneroko uneetan irudikatutako pertsonaia atenporalen margolanak".