Artea
2023/03/28 - 13:27
Omako basoa zaharberritzeko lanei berriz ekin, eta urrian irekiko dute
2022ko udan, lanen lehen fasean, 454 pinu margotu eta gero, 400 gehiago margotuko dituzte orain. Apirilaren 1etik aurrera, bi bisita gidatu izango dira egunero, irailera arte.
2023/03/24 - 16:14
Artiumek "San Simón 62" Lizasoko komunari buruzko filma aurkeztu du
Irati Gorostidiren eta Mirari Echevarriren filmaz gain, gasteiztar museoak "Beste adibide berri batzuk" Alejandro Cesarco txiletar artistaren erakusketa ere paratu du gaurdanik.
2023/03/22 - 17:06
Artium Esther Ferrerren artelan bat hartzeko prestatzen ari da
Donostiar artista Arabako hiriburuan izan da gaur, "Zenbaki lehenak" bere lana Prado parketik museoaren kanpoaldera aldatzeko lanak berrikusten.
2023/03/16 - 14:49
Kokoschka "errebeldearen" atzera begirako erakusketa, Guggenheim museoan
Martxoaren 17tik irailaren 3ra arte egongo da Bilboko museoan "Oskar Kokoschka: Vienako errebeldea" austriar artistari eskainitako erakusketa.
2023/03/10 - 13:56
Txomin Badiolak egin du Musika Hamabostaldiko kartela
Abuztuaren 3tik irailaren 1era izango da musika jaialdiaren 84. edizioa.
2023/03/03 - 16:30
"90 berriak" erakusketa aurkeztu du San Telmo Museoak
1990eko hamarkadako sormen lan berritziale eta kolektiboari begiratu dio Donostiako museoan ekainera arte ikusgai egongo den bildumak.
2023/03/03 - 16:06
Chillidaren eskultura bat Arte Ederren Bilboko Museotik Chillida Lekura eraman dute
"Topagunea IV" (1973) eskultura martxoaren 30etik aurrera egongo da ikusgai Hernaniko museoan urtebetez, Bilboko museoko lanak egiten dituzten bitartean.
2023/03/03 - 14:13
"90 berriak" erakusketa San Telmon, 1990eko hamarkadako kolektibo artistikoei begira
"Mugimendu kolektiboek eta talde ekimenek kultura ordena berri bat ezarri zuten aldia" da erakusketaren esparrua: El Gallinero, Zelai Azpi, Zapatari, Arteleku, La Fiambrera, Las Chamas, Consonni eta besteren artelanak, bideo-artea, dokumentu grafikoak, liburuak, proiekzioak…
2023/03/01 - 17:48
"Hondalea"ko argazki eta hausnarketen liburua aurkeztu dute
180 orrialdeko lanak argazkiak eta, besteak beste, James Lingwood, Lisa Le Feuvre, Penelope Curtis eta Beñat Sarasolaren testuak biltzen ditu.
2023/02/28 - 13:16
Atzoko eta gaurko emakume artistak lotu ditu Arte Ederren Bilboko Museoak
Bilboko museoak Tamara Garcia Iglesias zinemagileari eskatu dio zortzi artista garaikide museoaren bildumako zortzi artelanen aurrean jartzeko, bideo formatuan genealogia artistikoak lotzeko.
2023/02/23 - 21:53
Pandemia ostean, salmentak indartuko dituen itxaropenez ari da aurten ARCO azoka
Txillidaren eskultura bat da denetan obrarik garestiena, 3,7 milioi eurokoa. Hori, ez da momentuz erosi, bai ordea beste asko. Artea izaten da dirudunen babeslekua egonkortasun ekonomikorik ez dagoenean.
2023/02/09 - 13:53
Joan Miro artistari buruzko erakusketa, Guggenheim museoan
Margolari katalanak 1920 eta 1945 artean egin zituen 80 obra baino gehiago daude ikusgai. Maiatzaren 28a arte egongo da ikusgai Bilboko museoan.
2023/02/09 - 12:58
Miroren errealismo magikotik "Konstelazioetarako" bidaia, Guggenheimen
"Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920-1945" erakusketa aurkeztu du gaur Bilboko museoak, kataluniar margolariaren ibilbidearen 25 urteri buruz.
2023/02/03 - 21:50
Paco Rabanne, 1996an: ''Euskaldunok jenioak gara; Balenciaga etorri zen lehenengo, eta ni gero''
Paco Rabanne zena Pasaian jaio zen, eta bere bizitzaren zati handiena kanpoan eman badu ere, oso gertu sentitu izan du beti sorterria. "Euskalduna zela zioen beti", esan digute haren Fundaziokoek.
2023/02/02 - 22:45
Zugaza: "Museo handituaren eta digitalaren ateak aldi berean ireki nahi genituzke"
"Museoa handitzearekin batera, erakundearen eraldaketa digitalerako proiektu bat dago, benetan anbizio handikoa", nabarmendu du Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak.
2023/02/01 - 14:26
Rosa Valverderen artea gordetzen duen album ilustratua
Rosa Valverde artista zenaren lanera hurreratzeko liburu bat kaleratu du Pamiela argitaletxeak. Maialen Lujanbiok idatzi, eta Arrate Rodriguezek ilustratu du.
2023/01/31 - 21:42
Ondarroako horma-irudi bat, munduko hirugarren onena
Ondarroako Kaminazpi auzoan dagoen mural hau da munduko hirugarren onena. Hala bozkatu dute Street Art Cities webgunean boto eman dutenek. Sareak eta saregileen balioa eta jarduna irudikatu nahi du artelanak.
2023/01/26 - 17:38
Eusko Jaurlaritzak 26 euskal artista garaikideren lanak erosi ditu
Kultura Sailak 200.000 euroko dirulaguntza bideratu du bizirik dauden euskal artisten lana erostera: Nora Aurrekoetxea, Esther Ferrer, Jose Antonio Sistiaga, Elena Goñi, Laida Lertxundi, Txuspo Poyo, Damaris Pan...
2023/01/20 - 14:33
Pasaiako, Tuterako eta Ondarroako horma-irudiek munduko hamar onenen artean sailkatzea lortu dute
Street Art Cities webgunearen lehiaketan, azken fasera sailkatu dira Pasaian, Tuteran eta Ondarroan dauden artelanak. Urtarrilaren 30era arte egongo da botoa emateko aukera, hamar onenenetan onena aukeratzeko.
2023/01/17 - 16:49
Ukitzeko Artea programako obra berri bat aurkeztu du Arte Ederren Bilboko Museoak
"Emakumea eserita" María Blanchard (Santander, 1881-Paris, 1932) lapurtar jatorriko artistaren lana gehitu dute ikusmen urritasuna duten pertsonei arteaz gozatzeko aukera eskura jartzen dien programara.