Artea
2023/11/08 - 19:19
Chillida, mende bat espazioari galdezka
Eduardo Chillida da euskal artistarik unibertsalenetako bat; munduko hiri askotan ikus daitezke bere eskultura erraldoiak, izan altzairuzkoak edo hormigoizkoak. Kiroletik arkitekturara egin zuen salto, eta arkitekturatik artera. Urtarrilean 100 urte beteko dira jaio zenetik.
2023/10/27 - 12:27
Ireki dute Omako baso berria
Agustin Ibarrolaren lana oinarri duen aire libreko artelana ondoko pinudi batean margotu dute, Kortezubin bertan. Bisitak egin ahal izateko erreserba egin behar da aurrez.
2023/10/20 - 12:27
Guggenheimeko sarrera doakoa izango da asteburuan, 26. urteurrena dela eta
Sarrera ziurtatu ahal izateko, aldez aurretik erreserbatu beharko dira txartelak museoaren webgunean.
2023/10/09 - 15:48
Artezaleak ekimena ezagutu dugu Malen Agirrerekin
Zarauzko kultur elkartea zer den azaldu digu artistak, eta bertako espazioaz, funtzionamenduaz eta ekimenez hitz egin digu.
2023/10/05 - 12:40
Gure Artea sariak banatu dituzte Guggenheim museoan
Susana Talayerok, Nadia Barkatek eta ANTI liburu-dendak jaso dituzte Gure Artea sariak.
2023/10/02 - 15:56
Duela 20 urte Artozkin desagertu ziren 31 artelanetatik 14 "anonimoki" agertu berri dira
Azaldu diren artelanekin "pozik" bai, baina Itoitzekiko Solidarioak kolektibotik salatu dute "beste hainbeste falta" direla. Horregatik, gertatutakoa argitu dezala eskatu diote Nafarroako Gobernuari.
2023/09/29 - 20:12
Nestor Basterretxearen artxibo pertsonala (1924-2014) Artiumen esku geratuko da
Bermeoko artistaren milaka dokumentu dira, XX. mendearen euskal artea ulertzeko ezinbesteko erreferentea. Artistaren familiak milaka dokumentu Artium museoari eman dizkio, katalogatu eta digitalizatu ditzan.
2023/09/28 - 15:11
''Picasso eskultore. Materia eta gorputza'' erakusketa, Guggenheimen
2024ko urtarrilera arte egongo da ikusgai Malagan jaiotako artistaren eskulturgintzari begiratzen dion bilduma, haren heriotzaren 50. urteurrenean.
2023/09/22 - 11:14
Villa Magdalena arte galeriara eraman gaitu Malen Agirrek
2020an Donostian zabaldutako arte galeriaz aritu zaigu artista oiartzuarra.
2023/09/15 - 18:26
Fernando Botero margolari eta eskultore kolonbiarra hil da
1932ko apirilaren 19an Medellinen jaioa, margotzen jarraitzen zuen pneumoniak jota duela gutxi ospitaleratu zuten arte.
2023/09/15 - 18:09
Fernando Botero margolari kolonbiar ezaguna hil da 91 urte zituela
50eko hamarkadatik zen ezaguna mundu mailan, eta bere estilo propio eta bereziari esker lortu zuen errekonozimendua. Bilboko Arte Ederren museoak bere atzera begirako zabal bat hartu zuen.
2023/09/05 - 22:45
'Guernica' margolanari argazkiak egitea baimendu du Reina Sofia museoak
Neurri horrekin, margolana ikusteko esperientzia hobetu nahi du museoak. Hori bai, margolanari argazkiak ateratzeko ezingo da erabili ez egonkortzailerik, ez tripoderik, ez selfi-makilarik, ezta flashik ere.
2023/08/17 - 10:22
Paula Franco, biodiseinatzailea: "Sukaldea bihurtzen da zure laborategia"
Diziplina anitzeko artistak material berriak "kozinatzen" ditu, birziklapen organikoarekin, algekin eta zelulosarekin produktu jasangarriak sortu, eta horietatik abiatuta bere artea lantzeko.
2023/08/11 - 16:21
Lys Arangoren 'Gosea' erakusketa ikusgai egongo da, gaurtik aurrera, Gasteizen
Lys Arango VU agentziako kidearen 'Gosea' erakusketa ikusgai dago gaurtik irailaren 3ra arte, Gasteizko Europa Kongresu Jauregiaren ondoan. Lanak goseak mundu osoan uzten dituen irudiak erakusten ditu, eta bi zati ditu: bata Guatemalan egindako bat eta Frantzian egindako beste bat.
2023/08/01 - 14:56
Bilboko Guggenheim museoak inoizko uztailik onena izan du aurten, 165.418 bisitarirekin
2018ko uztailean baino % 8 gehiago jaso ditu, 153.129 bisitari izan baitzituen orduan.
2023/07/18 - 18:16
Multiverso programako bi bideo berri aurkeztu ditu Arte Ederren Bilboko Museoak
Mabel Palacínen "Ibilbidea" eta "The Track" (2019) bideo instalazioa aurkeztu dute gaur. Sentsoreak eta irudiak prozesatzen dituen softwarea dituen gidari gabeko auto batez grabatu dute, bertan kamera sistema bat integratuta.
2023/07/14 - 18:51
Ertibil Bizkaia erakusketak 18 sortzaile berriren lanak bildu ditu Bilbon
41. edizioa duen erakusketa ibiltaria Getxora, Sestaora, Balmasedara eta Barakaldora ere iritsiko da.
2023/07/11 - 14:49
Arte tradizionaletik arte digitalerako jauzia, begien parean
Silvia Sanchez artistaren hainbat koadro eta margolan horietan oinarritutako animazioa ikusteko parada eskaintzen du Okendo Kultur Etxearen erakusketa berriak, Donostian.
2023/07/10 - 15:02
''Olanaren azpian, Zarauzko hondartza'' Sorollaren koadroa, Arte Ederren Bilboko museoan
Obra Gonbidatua programaren barruan erakutsiko du valentziar pintorearen lana museoak, haren heriotzaren mendeurrenarekin bat. Euskal Herrian egin zituen lehenengo kanpainetako batean margotu zuen.
2023/07/05 - 13:03
Gure Artea sariak, Susana Talayero, Nadia Barkate eta Anti liburu dendarentzat
Talayerok ibilbide artistikoaren saria jasoko du, Barkatek sorkuntza lana aitortzekoa eta Anti liburu dendak arte plastiko eta ikusizko arloan agenteek egindako lana aitortzekoa. 20.000 euroko jasoko dituzte saridunek.