Guggenheimek inoiz baino bisita gehiago izan ditu 2023an
Agurtu berri dugun urtean inoiz baino bisita gehiago izan ditu Guggenheim Bilbao Museoak, 1.324.221, 2022an baino 35.074 gehiago, museoak ohar bidez iragarri duenez.
Publiko osoaren % 16 Frantziako Estatutik iritsi da, % 7 Alemaniatik, % 6 Britainia Handitik, % 6 AEBtik eta % 4 Italiatik. EAEko bisitariak guztien % 13 izan dira. Ikastetxeei dagokienez, 23.329 haurrek bisitatu dute museoa.
Bisitari kopuruari dagokionez, udako erakusketak nabarmendu direla azpimarratu du museoak: 'Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino', 'Oskar Kokoschka. Vienako errebeldea' eta 'Lynette Yiadom-Boakye. Halako ilunabar bizirik'.
Autofinantzaketari begiratuta, Guggenheim Bilbao Museoak 2023an % 78ko maila izan duela azaldu dute berorren arduradunek.