Donostian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aitor Sarriegik irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Irabazlea Beñat Gaztelumendirekin batera aritu da saioaren azken txanpan, nor baino nor gehiago.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Aitor Sarriegi, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako irabazlea

Aitor Sarriegi da Gipuzkoako Betsolari Txapelketako irabazlea lau orduko saioaren ostean. Sarriegi Donostian, Ilunben, lehiatutako finalean gailendu da, lortutako 1.051 puntuei esker.

Beñat Gaztelumendik, aldiz, 1.045 puntu eskuratu ditu eta bigarren postuarekin konformatu behar izan du. Finalak ikusmin handia sortu du; 9.000  lagun baino gehiago batu dira Ilunben bertso saioaz disfrutatzeko irrikan.

Sarriegi eta Gaztelumendirekin batera beste sei bertsolari izan dira lehian igande arratsalde osoan: Unai Agirre, Iñaki Apalategi, Jexux Mari Irazu, Alaia Martin, Jon Martin eta Agin Rezola.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X