Messik Maialen Lujanbio zoriondu du
(Albiste hau 2022ko abenduaren 28an argitaratu da, Inozenteen egunean)
Igandeko finalaz geroztik, Maialen Lujanbio Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022ko txapelduna jasotzen ari den mezu oldea baretzen ari zela zirudienean, Lionel Messi futbol jokalari argentinarrarena heldu zaio, Twitter bidez. Hitzez hitz, honakoa idatzi dio: "Muchísimas felicidades por su último gran triunfo, Maialen. ¡Admiración!" ("Zorionak zure azken garaipen handiagatik, Maialen. Miresmena!").
2018ko urtarrilean ezagutu zuten elkar Lujanbiok eta Messik, bakoitzak berean munduan parekorik ez dutenak biak. Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017 irabazi berritan, ohorezko sakea egin zuen Lujanbiok Realaren eta Bartzelonaren arteko norgehiagokan, Anoeta zelaian. Ia bost urte geroago, zoriak edo hala erabakita, bien istorioak berriro gurutzatu dira. Egun eta ia ordu berean biak berriro protagonista izan dira: batak Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi zuen, Iruñean, eta besteak Munduko Futbol Txapelketa, Qatarren.
Lujanbiok ere Messiri aipamena egin zion Nafarroa Arenako final gogoangarrian, arratsaldeko saioko agurrean:
Ia sargardo, ardo / patxaran ta abarren
Tragoak ea hona / txinparta dakarren
Ganbaran egon gara / palkoan Sadarren
Zelaia hutsik eta / Lionel Qatarren
Mobilei disimuluz / begiratu arren
Halaber, Euskadi Irratian joan den asteartean egindako elkarrizketaren amaieran, Iñaki Guridi kazetariak Messiren zorion mezurik jaso zuen galdetu zion bertsolari hernaniarrari, eta hark ezetz erantzun zion, "zain" zegoela. Bada, jaso du mezua.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Iñaki Viñasprek irabazi du 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa
Iñaki Viñaspre Simonek eta Unai Anda Delikak lortu dute puntu gehien lortzea 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketako finalean, eta eurek kantatu dute buruz-burukoan. Azkenean, Viñasprek jantzi du txapela. Martxoak 3 elkarteko kideek jantzi diote txapela Viñaspreri.
Arabako Bertsolari Txapelketaren finala gaur arratsaldean jokatuko da eta zuzenean eskainiko du ORAIN albiste zerbitzuak
Iñaki Viñaspre, Martin Abarrategi, Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre eta Peru Abarrategi nor baino nor gehiago arituko dira Gasteizen, Europa Biltzar Jauregian. Martxoak 3 elkarteak jantziko dio txapela irabazleari.
Arabako Bertsolari Txapelketa
Iñaki Viñaspre, Martin Abarrategi, Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre eta Peru Abarrategi arituko dira nor baino nor gehiago finalean. 16:45etik aurrera, zuzenean.
Arabako sei bertsolari finalistak, larunbatera begira
Larunbatean, hilak 28, Europa Gasteizko biltzar jauregiak Arabako Bertsolari Txapelketaren finala hartuko du. Martxoak 3 Elkartearen ordezkariek jarriko diote txapela bertsolari irabazleari, Iñaki Viñaspre, Martin Abarrategi, Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre edo Peru Abarrategiri. ORAINen eta ETB1 ONen osorik ikusi ahalko da finala, 16:45etik aurrera, zuzenean.
Peru Abarrategik irabazi du Aramaioko finalaurrekoa eta erabakita geratu da nortzuk jokatuko duten Arabako Bertsolari Txapelketa
Maddi Agirre, Peru Abarrategi, Aroa Arrizubieta, Iñaki Viñaspre, Unai Anda eta Martin Abarrategi lehiatuko dira martxoaren 28ko finalean, Gasteizen.
Aroa Arrizubietak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketako Oiongo saioa
Txapelketako lehen saioa irabazita, finalaurrekoetarako pase zuzena eskuratu du gasteizko bertsolariak. Hurrengo saioa otsailaren 15ean izango da Laudioko Kasinoan, 17:30ean.
Arabako Bertsolari Txapelketa, abiatzear
Arabako txapelketaren XVII. edizioko lehen saioa Oionen egingo dute, larunbatean. Aroa Arrizubietak, Felipe Zelaietak, Iñaki Viñasprek, Martin Abarrategik, Sabin Abarrategik eta Unai Andak kantatuko dute.
Euskarak biziraun dezan lan egin duten guztiei eskaini die azken agurra Maddi Ane Txoperenak
Bizkarsoro filmari erreferentzia egin, eta euskararen kontra aritu direnen aurrean altxatu direnak izan ditu gogoan Maddi Ane Txoperenak, Donibane Lohizuneko Jai Alain.
Maddi Ane Txoperenak irabazi du Xilaba Ipar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa
Maddalen Arzallusekin jokatu du azken buruz burukoa, eta, azkenean, Txoperena gailendu da finalean. 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan bost finalistek hartuko dute parte.