Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zuri-beltzeko garaietako altxorrak, inauteri eta umore kutsuz

Uztapide
18:00 - 20:00
Zuri-beltzeko garaietako altxorrak, inauteri eta umore kutsuz
Futbolaren eraginak emango digu bertsotarako gaia. Euskalduna futbol taldearen mendeurrena dela eta bertso derbia antolatu zuten, lehen pausuak gogoratuz. Urte batzuetan aurrera eginda, 1958an, Parisen egingo dugu beste geldialdia; Xalbador, Mattin, Uztapide eta Basarri entzungo ditugu kantuan; Frantziako webgune batean entzungai jarri dituzten audioak dira eta tesi baterako bidea ere eman dutel akontatuko dizuegu. 1994ko Lekeitioko inauterietako bertsoaldi bat edota Azpeitiako bertso-egunean Zulo-Zabal Elkartean entzundakoak ere batu ditugu gure bederatzikoarekin batera.

Zure interesekoa izan daiteke

Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sei bertsolari, Xilabako finalerako prest

Gaur jokatuko da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain. Maialen Hiribarrenek jarriko dio txapela bost emakumek eta gizon batek osatuko duten seikoteko bertsolari irabazleari: Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe. 17:00etatik aurrera izango da ikusgai, zuzenean, Orain.eus atarian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X