Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Urdulizen hasi eta Bilbon, Casillan, bukatuko da
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irailaren 28an hasiko da, Urdulizen, eta abenduaren 20an bukatuko da Bilbon, Bilbao Arena azken urteotako agertokian barik, Casilla kiroldegian, Bertsozale Elkarteak gaur Bilbon egindako ekitaldi batean azaldu duenez.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa egitura berritu egin dute antolatzaileek, eta finalaurrekoak bi bueltatara jokatuko dira. Hiru fase egongo dira, beraz, orain arte bezala: lehenengo fasean bost saio jokatuko dira; finalaurrekoen lehenengo bueltan hiru saio, bigarren bueltan saio bi; eta azkenik, finala.
Final horretan, gainera, ez da Nerea Ibarzabal, azken bi Txapelketen irabazlea, izango, berak hala erabakita.
Horrela, lehenengo fasean 30 bertsolarik kantatuko dute: Udabarria Bertsotan fasean sailkatutako 21 bertsolarik eta 2023an finalaurrekoetan kantatu zuten beste 9 bertsolarik. Finalaurrekoetako lehenengo bueltara 11 bertsolari sailkatuko dira, eta han izango dituzte zain finalaurrekoetara zuzenean pasatu diren 7 bertsolariak, 2023an finalista izan zirenak.
18 horietatik 12 sailkatuko dira finalaurrekoetako bigarren bueltara. Eta bi bueltetako puntuazioak batuta erabakiko da zeintzuk izango diren finalean kantatuko duten zortzi bertsolariak.
2012tik, Bilbao Arenan, Miribillan, egin dute Bizkaiko Txapelketaren finala, baina aurtengoa Casillan izango da, abenduaren 20an, antolatzaileek hala erabakita: "Aldaketa koiunturala izan da, Talde Antolatzaileak egokiago ikusi du aurten finala hor egitea" azaldu du Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko koordinatzaileak.
Bestalde, aurtengoa Txapelketa Nagusirako puntuagarria den txapelketa da: 10 bertsolari sailkatuko dira Bizkaitik 2026ko Txapelketa Nagusira.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Iñaki Viñasprek irabazi du 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa
Iñaki Viñaspre Simonek eta Unai Anda Delikak lortu dute puntu gehien lortzea 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketako finalean, eta eurek kantatu dute buruz-burukoan. Azkenean, Viñasprek jantzi du txapela. Martxoak 3 elkarteko kideek jantzi diote txapela Viñaspreri.
Arabako Bertsolari Txapelketaren finala gaur arratsaldean jokatuko da eta zuzenean eskainiko du ORAIN albiste zerbitzuak
Iñaki Viñaspre, Martin Abarrategi, Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre eta Peru Abarrategi nor baino nor gehiago arituko dira Gasteizen, Europa Biltzar Jauregian. Martxoak 3 elkarteak jantziko dio txapela irabazleari.
Arabako Bertsolari Txapelketa
Iñaki Viñaspre, Martin Abarrategi, Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre eta Peru Abarrategi arituko dira nor baino nor gehiago finalean. 16:45etik aurrera, zuzenean.
Arabako sei bertsolari finalistak, larunbatera begira
Larunbatean, hilak 28, Europa Gasteizko biltzar jauregiak Arabako Bertsolari Txapelketaren finala hartuko du. Martxoak 3 Elkartearen ordezkariek jarriko diote txapela bertsolari irabazleari, Iñaki Viñaspre, Martin Abarrategi, Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre edo Peru Abarrategiri. ORAINen eta ETB1 ONen osorik ikusi ahalko da finala, 16:45etik aurrera, zuzenean.
Peru Abarrategik irabazi du Aramaioko finalaurrekoa eta erabakita geratu da nortzuk jokatuko duten Arabako Bertsolari Txapelketa
Maddi Agirre, Peru Abarrategi, Aroa Arrizubieta, Iñaki Viñaspre, Unai Anda eta Martin Abarrategi lehiatuko dira martxoaren 28ko finalean, Gasteizen.
Aroa Arrizubietak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketako Oiongo saioa
Txapelketako lehen saioa irabazita, finalaurrekoetarako pase zuzena eskuratu du gasteizko bertsolariak. Hurrengo saioa otsailaren 15ean izango da Laudioko Kasinoan, 17:30ean.
Arabako Bertsolari Txapelketa, abiatzear
Arabako txapelketaren XVII. edizioko lehen saioa Oionen egingo dute, larunbatean. Aroa Arrizubietak, Felipe Zelaietak, Iñaki Viñasprek, Martin Abarrategik, Sabin Abarrategik eta Unai Andak kantatuko dute.
Euskarak biziraun dezan lan egin duten guztiei eskaini die azken agurra Maddi Ane Txoperenak
Bizkarsoro filmari erreferentzia egin, eta euskararen kontra aritu direnen aurrean altxatu direnak izan ditu gogoan Maddi Ane Txoperenak, Donibane Lohizuneko Jai Alain.
Maddi Ane Txoperenak irabazi du Xilaba Ipar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa
Maddalen Arzallusekin jokatu du azken buruz burukoa, eta, azkenean, Txoperena gailendu da finalean. 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan bost finalistek hartuko dute parte.