Nafarroako Bertsolari Txapelketa urriaren 4an hasi eta azaroaren 29an amaituko da, Nafarroa Arenan
Txapelketaren aurkezpena.
Nafarroako 48. Bertsolari Txapelketa urriaren 4an hasiko da Auritzen, eta azaroaren 29an amaituko da Iruñean, Nafarroa Arenan lehenengo aldiz. “Nafarroan bertsolaritza izaten ari den gorakadari esker, urrats kuantitatibo eta kualitatiboa emateko apustua egin dugu”, azaldu du Nafarroako Bertsozale Elkartea erakunde antolatzaileak.
Txapelketaren 48. edizioa 24 bertsolarik hasiko dute, eta Auritzen izango da lehen saioa. Lehen fasean, lau saio izango dira, Auritzen, Mutiloan, Iruritan eta Los Arcosen, eta berorietan arituko direnetatik 18 bertsolarik egingo dute aurrera, finalaurrekoetara.
Fase horretan, hiru saio izango dira (Agoitzen, Leitzan eta Tafallan), eta horietan arituko diren zortzi bertsolari sailkatuko dira finalera.
Finala Nafarroa Arenan izango da lehendabizikoz, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren finaleko agertoki berean, azaroaren 29an.
Kattin Madariagak lehen aldiz hartuko du parte Txapelketan, eta lehia horretan urte askoan aritutako bertsolariak izango ditu alboan, hala nola Julen Zelaieta, Julio Soto eta Saioa Alkaiza txapeldunak.
Te puede interesar
Patxi Etxeberria bertsolaria zendu da, 95 urte zituela
Bertsolari oriotarra ia 60 urtez aritu izan da oholtzaz oholtza eta plazaz plaza bertsotan.
Aitor Etxebarriazarragak jantzi du txapela
Onintza Enbeita izan du lehiakide buruz burukoan, eta puntu erdiko aldea izan da bien artean: 1.163 puntu jaso ditu lehen sailkatuak eta 1.162,5 bigarrenak. Bizkaiko laugarren finala zuen gaurkoa bertsolari gernikarrak.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, zuzenean
Zortzi bertsolari ariko dira finalean txapelaren bila.
Zortzi bertsolariak, Bizkaiko finalerako prest
Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga, Gorka Pagonabarraga, Jone Uria, Oihana Bartra, Onintza Enbeita, Txaber Altube eta Xabat Galletebeitia nor baino nor gehiago arituko dira larunbatean, abenduak 20, Casilla kiroldegian, Bilbon. Arantza Plaza bertso irakasleak jarriko dio txapela eguneko bertsolaririk onenari.
Leitzan hartu gaitu Xabat Illarregik, Nafarroako bertsolari txapeldun berriak
Xabat Illarregi Marzol leitzarra da Nafarroako bertsolari txapeldun berria. Azken txanpan anaiarekin kantatu zuen buruz burukoak txapelak baino poz handiagoa eragin ziola esan digu.
Xabat Illarregik euskarari "zentralitatea" eman nahi izan dio finalean
Nafarroako bertsolari onenaren txapela jaso berritan egindako lehenengo elkarrizketa.
Euskarari eta anaitasunari eskaini dio azken agurra Xabat Illarregi txapeldunak: “Hizkuntzarik ez duen herri bat ez da herri izango”
Xabat Illarregi leitzarrak irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketa, lehenengoz. Azken agurrean, Joanes anaiari eskerrak emateaz gain, euskaraz egitearen beharraz eta garrantziaz aritu da.
Xabat Illarregik jantzi du Nafarroako txapela eta Joanes anaia izan da bigarrena
Illarregitar gazteenak 1.205 puntu eskuratu ditu, eta zaharrenak, berriz, 1.198,5. Bi anaiak buruz burukora iritsita, garbi zegoen leitzar bat izango zela 2025eko irabazlea. Txalo-zaparrada jaso dute biek ala biek Iruñeko Nafarroa Arenan.
Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala hartuko du gaur, lehenengo aldiz, Nafarroa Arenak
Eki Mateorena eta Ekhiñe Zapiain lehenengo aldiz izango dira final handian, Soto, Lazkoz, Joanes eta Xabat Illarregi, Alkaiza eta Roblesekin batera. 2.500 ikus-entzule inguru espero dira.
Hau da 2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finaleko zortzikotea
Abenduaren 20an jokatuko da finala, 17:00etan, Bilbon, Casillan. Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.