BERTSOLARITZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Peru Abarrategik irabazi du Aramaioko finalaurrekoa eta erabakita geratu da nortzuk jokatuko duten Arabako Bertsolari Txapelketa

Maddi Agirre, Peru Abarrategi, Aroa Arrizubieta, Iñaki Viñaspre, Unai Anda eta Martin Abarrategi lehiatuko dira martxoaren 28ko finalean, Gasteizen.
Peru Abarrategi Aramaio
Aramaion kantatu duten bertsolariak. Argazkia: Bertsozale Elkartea

Peru Abarrategi Sarrionandiak irabazi du larunbat honetan Aramaion jokatu den Arabako Bertsolari Txapeketaren azken finalaurrekoa, eta saioa irabazteaz gain, martxoaren 28an jokatuko den finalerako txartela ere eskuratu du. Aramaioarra da Abarrategi eta jaioterrian bertan eskuratu du pasea. Peru Abarrategi izan zen, hain zuzen ere, 2022ko Arabako Txapelketako irabazlea.

Sei bertsolari aritu dira gaurkoan kantari Aramaioko Kultur Etxean, tartean Abarrategi Sarriondiako hiru anaiak, eta bi igaro dira finalera. Hauek izan dira gaurko puntuazioak:

Peru Abarrategi: 377 puntu.

Danel Herrarte: 359,5 puntu.

Andere Arriolabengoa: 349,5 puntu.

Xabi Igoa: 347 puntu.

Martin Abarrategi: 343 puntu.

Sabin Abarrategi: 333, 5 puntu.

Honenbestez, eta orain arteko saioetako puntuazio guztiak batuta, hauek dira finalean arituko diren sei bertsolariak txapelketan lortutako puntuazioaren ordenean: Maddi Agirre, Peru Abarrategi, Aroa Arrizubieta, Iñaki Viñaspre, Unai Anda eta Martin Abarrategi.

Gasteizen, Europa Biltzar Jauregian jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketaren XVII. edizioko finala martxoaren 28an, arratsaldeko 17:30ean. 

Zure interesekoa izan daiteke

Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sei bertsolari, Xilabako finalerako prest

Gaur jokatuko da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain. Maialen Hiribarrenek jarriko dio txapela bost emakumek eta gizon batek osatuko duten seikoteko bertsolari irabazleari: Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe. 17:00etatik aurrera izango da ikusgai, zuzenean, Orain.eus atarian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X