Miren Artetxe gailendu da Xilaba Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoan eta zuzenean sailkatu da finalerako
Baigorriko saioa. Argazkia: bertsularien lagunak
Miren Artetxek irabazi du larunbat honetan Baigorriko Plaza Xoko gelan jokatu den Xilaba Bertsolari Txapelketako lehen final aitzinekoa. Saioa irabazteaz gain, Donibane Lohitzunen jokatuko den finalerako txartela ere lortu du Artetxek.
Eguraldi txarra izanagatik ere, 480 lagun bildu dira Baigorrin, lehen finalaurrekoa ikusi eta entzuteko.
Lan puntuagarri guztiak osatuta, honela geratu dira puntuazioak:
- Miren Artetxe Sarasola, 551,5 puntu
- Maddalen Arzallus Antia, 535,5 puntu
- Elixabet Etxandi Goihenetxe 518,5 puntu
- Haira Aizpurua Ibargarai 511 puntu
- Mizel Mateo Sallaberry 501,5 puntu
- Nahia Sasco Etxeberri 452 puntu
Final aitzinekoen bigarren saioa urtarrilaren 17an izango da, Bardozeko Ezker Paretan, 17:00etan. Eta horren ondoren jakingo da zein bertsolari arituko dira finalean. Azken hitzordu hori urtarrilaren 31n izango da, Donibane Lohitzunen.
Sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean dira salgai.