Argitalpen berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oteiza eta Kurosawa, ibilbide antropologiko batek elkartuta

Oteiza Museoak ‘Crónlech vasco y zorro japonés. De Jorge Oteiza a Akira Kurosawa’ Juan Antonio eta Mikel Urbeltzen argitalpen berria aurkeztu du.
Juan Antonio eta Mikel Urbeltz, argitalpenaren aurkezpenean. Argazkia: Museo Oteiza

Oteiza Museoak ‘Crónlech vasco y zorro japonés. De Jorge Oteiza a Akira Kurosawa’ Juan Antonio eta Mikel Urbeltzen argitalpen berria aurkeztu du. Argitalpen honek ibilbide antropologikoa egiten du, herri kulturaren unibertso metaforikoak konparatuz.

Itxuraz loturarik ez duten erreferente bi hauek Juan Antonio eta Mikel Urbeltzen lanaren abiapuntu dira.

Estos dos referentes, aparentemente inconexos, constituyen el punto de partida del análisis que los Urbeltz realizan en la obra.

Oteiza Museoaren argitalpen honek elkarrekin lotura duten ikerketa askoren emaitza den saiakera bikoitza aurkezten du. Lehenengoak Jorge Oteizak aipatu zuen mairu-baratzeari buruz dihardu; bigarrenak, aldiz, ‘Ametsak’ Kurosawaren filmeko lehenengo kontaketan jarri du arreta. Lan horren lehenengo eszenak ‘kitsune no yome-iri’ esaera japoniarraren ingurukoak dira; eguzkia eta euria direnean azeriak ezkondu egiten direla dio esaera horrek.

Zure interesekoa izan daiteke

Las escritoras ganan presencia: el feminismo ha traído nuevas voces, cuerpos y temas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak

Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.

Miren Agur Meabe, Andres Urrutia eta Mikel Ayllon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko

Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X