Uribe: 'Ikaragarria da Gallimard argitaletxean argitaratzea'
Bilbao-New York-Bilbao Kirmen Uriberen eleberriaren Du Monde Entier bilduman argitaratu du Gallimard Pariseko argitaletxeak.
2008an argitaratu zenean, liburuak oihartzun handia hartu zuen euskal literaturan, eta Gallimard argitaletxe ezagunean kaleratu izana ere gertaera garrantzitsua da.
'Ikaragarria da Gallimardek argitaratu izana. Aurrerapausoa da, ez niretzat bakarrik, baita euskal kulturarentzat ere', adierazi digu Kirmen Uribek. 'Amets bat bezalakoa da Gallimarden egotea, eta batez ere Du Monde Entier bilduman, Antonio Tabucchi, Ian McEwan, Omar Pamuk eta Martin Amis autoreek argitaratu duten berberean'.
Argitaletxean bertan sortu zen liburua frantsesera itzultzeko ideia, Espainiako Narratiba Saria irabazi eta Seix Barralen argitaratu ostean. 'Liburua irakurri zuten eta gustatu egin zitzaien', adierazi du idazle ondarroarrak. 'Pozgarria da; izan ere Gallimard oso editorial literario eta selektiboa da'.
Kirmen Uribek eleberria Frantzian ‘ondo mugitu’ daitekeela uste du: 'Asko irakurri du irakurle frantsesak eta oso irekia da. Narrazio forma berriak dituzten proposamen berritzaileak gustuko ditu eta Bilbao-New York-Bilbao liburuak alderdi berritzaile hori dauka. Dena den, benetako pertsonaiei buruz hitz egiten dudalako izango dute gustuko, fikzioak egiazko zerbait duelako. Esperantza handia jarri dut Frantzian'.
Eleberria hamaika hizkuntzatara, tartean japonierara, itzultzeko akordioak lotu ditu Uribek: 'Lorpen handia da, bizi dugun krisi ekonomikoan eta merkatu editorialaren ziurgabetasun egoeran'. Haren hitzetan: 'Baiezkoa eman aurretik asko babesten dute bere burua editorialek'.
Nazioartean harrera bikaina izaten ari da eleberria: 'Bi maila egon dira. Kritika oso onak izan ditu eta nazioartean ulertu egin du liburua jendeak, nahiz eta ohiko fikziotik haratago doan. Beste alde batetik, irakurleen hainbat herrialdetatik idazten didate. Haiei ere gertatu zaizkien antzeko istorioak kontatzen dizkidate. Oso polita da irakurleengandik feedback hori jasotzea. Sare sozialen abantailetako bat da'.
Jon Kortazarren, 'Bitartean New York, Kirmen Uriberen literaturgintza' saiakera idatzi duen EHUko irakaslearen, hitzetan: Bilbao-New York-Bilbao liburuak egun munduak funtzionatzen duen estetikarekin bat egiten du: autofikzioa, narratzailea lehen pertsonan, asmatu gabeko istorioak, kontakizun familiarrak, etab.'.
Jon Kortazarrek 'liburuaren bizitza eta humanitate zatia' estimatu ditu, eta Gersende Camenen itzultzaile frantsesak 'lurralde bateko mugetan itxi beharrean hauek gainditu eta beste kultura batzuetara irekitzeko duen gaitasuna'.
Gersende Camenenek elkarrizketa batean adierazi digunez: ‘Bilbao-New York-Bilbao istorio aberatsa da, emozioz betea eta konplexua, oroimenaz gogoeta egiten duena. Familiaren iraganari buruzko ikerketa batean jarraitzen diogu egileari. Herentzia kultural bati buruzko gogoeta da; erraza, batez ere ahozkoa izan delako'.
Zure interesekoa izan daiteke
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.
Profesionalen eguna, Sarako Idazleen Biltzarra bukatzeko
Apirilaren 5ean abiatutako topagune literarioa gaur bukatuko da, profesionalei eskainitako jardunaldi batean. Aurten, Marikita Tambourin Baigorrin sortutako idazle, irakasle, ikertzaile eta militantea eta Anne-Marie Lagarde zuberotar idazle, ikertzaile eta antropologoa omendu dituzte.
Jabier Muguruza musikari eta idazleak bere lehen eleberria argitaratu du: "Café Mokka"
Eleberria “lehen pertsonako kontakizun intimo eta ironikoa eskaintzen du, kafetegi baten egunerokotasunetik abiatuta. Café Mokka kafetegia behatoki soziokultural bilakatzen da, non bezeroen elkarrizketek eta eguneroko egoerek gizartearen kontraesanak, joerak eta aldaketak islatzen dituzten”.
Literatura plazara aterako dute Oiartzunen ostera ere
Martxoaren 9tik 28ra, Literatura Plazara egingo dute Oiartzunen, laugarrenez, eta euskal literaturaren inguruko zortzi hitzordu jarri dituzte antolatzaileek, 1545 argitaletxeak.
Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak
Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.
António Lobo Antunes portugaldar idazlea zendu da
Portugalgo literaturaren izen erraldoiak, inkontzientearen eta memoriaren biltzaile eta idazkariak, 83 urte zituen. Euskaraz, “Gauzen ordena naturala” irakur daiteke.
Gutun Zuria jaialdiak Gerediaga Elkartea eta Valerie Miles sarituko ditu
Gaur, asteartearekin, hasiko da Bilboko literatur jaialdia, eta hilaren 28ra arte iraungo du. Aurten, Gerediaga Elkarteari, Durangoko Azoka antolatzaileari, eta Valerie Miles idazle eta editore estatubatuarrari eskainiko dizkie ohorezko sariak.
Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko
Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian.
Hitza erdigunean jarriko du Gutun Zuriak berriz, 19. edizioan
Bernardo Atxagak, Alana S. Porterok, Karmele Jaiok, Layla Martinezek, Harkaitz Canok, Mario Obrerok, Miren Agur Meabek eta beste hainbat idazlek parte hartuko dute letren Bilboko nazioarteko jaialdian.