Haur literatura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau urtaroak, zortzi Titiriteroen ipuinen bidez

Miren Amurizak, Jasone Osorok, Mireia Delgadok, Josu Martinezek, Juankar Lopez-Mugartzak, Uxue Alberdik, Gotzon Barandiaranek eta Pako Aristik ipuin bana idatzi dute 'Titiriteroen Ipuinak' lanerako.

Zortzi ipuinez osatutako bilduma da 'Titiriteroen ipuinak', urtaro bakoitzeko bi. Miren Amurizak, Jasone Osorok, Mireia Delgadok, Josu Martinezek, Juankar Lopez-Mugartzak, Uxue Alberdik, Gotzon Barandiaranek eta Pako Aristik ipuin bana idatzi dute eta Nagore Txintxurretak egin ditu ilustrazioak.

Paperezko euskarri hutsetik harago, ipuin hauek CD batean grabatuta ere badaude, ipuinak nola kontatu ikasteko. Gainera, zeinu hizkuntza erabiltzen duten pertsonek, DVD baten bidez edota QR kodeen erabileraren bidez, ipuinak zeinu hizkuntzan ikusi ahal izango dituzte entzumen urritasuna duten haurrek ere hauekin gozatzea ahalbidetuz.

Ikusmen urritasuna duten edo brailez irakurri nahi duten pertsonei, ipuin hauek .bra formatuan inprimatzeko aukera ere badago.

Zure interesekoa izan daiteke

Miren Agur Meabe, Andres Urrutia eta Mikel Ayllon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko

Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X