Espainiako Kritikaren Saria, Bernardo Atxaga eta Joxan Artzerentzat
"Nevadako Egunak" Bernardo Atxagaren lanari eman diote gaur Espainiako Kritikaren Sari Nazionala, euskarazko narratibaren atalean. Kronika eta fikzioa biltzen dituen lana Nevadan (AEB) 2007eta 200an egindako egonaldian sortu zuen asteasuar idazleak.
Logroñon bildu da gaur literatur sari hauek banatzen dituen epaimahaia; Estatuko lau hizkuntza ofizialetako ekoizpen literarioari begiratzen diote sariketa honetan. Jon Kortazarrek epaimahaiaren izenean esan duenez, "Nevadako egunak" Atxagaren inoizko lan pertsonalenetakoa da, "autobiografiatik fikziora bere esperientzian oinarrituta igarotzen baita".
Horrez gain, Joxan Artze ere saritu dute, poesiaren atalean, "Heriotzaren ataria dugu bizitza" - "Bizitzaren atea dukegu heriotza" lan bikoitzagatik.
1969an hasi zen poesiagintzan Artze, eta abangoardiaren ikur izan da beti euskal literaturan. Kortazarrek azpimarratu duenez, "tonu aforistikoan heriotzaz eta bizitzaz egindako hausnarketa freskoa da lana, eta mistizismorantz jotzen duen poesia humanistikoa darie lerrooi".
Gaztelaniaz, Rafael Chirbesek eraman du saria, eleberrigintzaren sailean, "En la orilla" lanagatik, eta Antonio Hernandezentzat izan da poesiakoa "Nueva York después de muerto" lanagatik.
Katalanez, sariak "Dos taüts negres i dos de blancs" (Pep Coll) eta "Alba del vespre" (Carles Duarte) lanek merezi izan dituzte, epaimahaiaren aburuz, eleberrigintzan eta poesian hurrenez hurren.
Galizierazko sariak "A lúa da colleita" (Anxos Sumai) eleberriak eta "Raíz da fenda" (Berta Dávila) poema liburuak eraman dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Pamielak "Lehoikumea" berrargitaratu du, 1948an Orixek euskaratuta erbesteko Jaurlaritzaren eskariz
Lehoikumea album ilustratuak Jacques Preverten testuak eta Ylla argazkilariaren irudiak biltzen ditu, eta Nikolas Ormaetxea Orixek euskaratu zuen 1948an. Erbestean zen Eusko Jaurlaritzaren eskariz euskaratu zen, aberritik kanporatutako haur euskaldunek zer irakurri izan zezaten. Ia 80 urte geroago, Pamiela argitaletxeak moldatu eta berriz argitaratu du.
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.
Profesionalen eguna, Sarako Idazleen Biltzarra bukatzeko
Apirilaren 5ean abiatutako topagune literarioa gaur bukatuko da, profesionalei eskainitako jardunaldi batean. Aurten, Marikita Tambourin Baigorrin sortutako idazle, irakasle, ikertzaile eta militantea eta Anne-Marie Lagarde zuberotar idazle, ikertzaile eta antropologoa omendu dituzte.
Jabier Muguruza musikari eta idazleak bere lehen eleberria argitaratu du: "Café Mokka"
Eleberria “lehen pertsonako kontakizun intimo eta ironikoa eskaintzen du, kafetegi baten egunerokotasunetik abiatuta. Café Mokka kafetegia behatoki soziokultural bilakatzen da, non bezeroen elkarrizketek eta eguneroko egoerek gizartearen kontraesanak, joerak eta aldaketak islatzen dituzten”.
Literatura plazara aterako dute Oiartzunen ostera ere
Martxoaren 9tik 28ra, Literatura Plazara egingo dute Oiartzunen, laugarrenez, eta euskal literaturaren inguruko zortzi hitzordu jarri dituzte antolatzaileek, 1545 argitaletxeak.
Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak
Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.
António Lobo Antunes portugaldar idazlea zendu da
Portugalgo literaturaren izen erraldoiak, inkontzientearen eta memoriaren biltzaile eta idazkariak, 83 urte zituen. Euskaraz, “Gauzen ordena naturala” irakur daiteke.
Gutun Zuria jaialdiak Gerediaga Elkartea eta Valerie Miles sarituko ditu
Gaur, asteartearekin, hasiko da Bilboko literatur jaialdia, eta hilaren 28ra arte iraungo du. Aurten, Gerediaga Elkarteari, Durangoko Azoka antolatzaileari, eta Valerie Miles idazle eta editore estatubatuarrari eskainiko dizkie ohorezko sariak.
Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko
Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian.