Literaktum
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'X hil da' eta 'Instrumental' lanentzat, Zilarrezko Euskadi sariak

Alaine Agirreren eta James Rhodesen liburuok aukeratu ditu Gipuzkoako Liburu-denden Elkarteak urteroko literatura sariak emateko.
Maiatzaren 6an jasoko dute saria Agirrek.
Maiatzaren 6an jasoko dute saria Agirrek

"X hil da” Alaine Agirreren eleberriak eta “Instrumental” James Rhodes pianistaren autofikzio lanak irabazi dituzte Zilarrezko Euskadi sariak. Gipuzkoako Liburu-denden Elkarteak ematen dizkiete golardo horiek “merezi zuten oihartzuna izan ez zuten lanei”.

Agirreren (Bermeo, 1990) bigarren eleberria da “X hil da”; aurretik ere umeentzako zenbait lan egindakoa da idazlea, hala nola “Letra txarra daukat eta zer” eta “Txokolatezkoa izan nahi nuen”. Maiatzaren 6an, Literaktum jaialdiaren barruan, Koldo Mitxelena Kulturunean (KMK) izango da Agirre.

Maite denaren galeraren aurrean sortzen den beldurrari begiratzen dio “X hil da”k, eta, istorio “sinple” baten bidez, pasio sentimenduan sakontzen du, Arantzegik azaldu duenez, “bariazio musikalen eskema baten bidez etengabe gai beraren inguruan bueltaka ibiliz”.

Saria emateko, “idazkeraren edertasuna, prosaren erritmoa eta narrazioari darion errealismoa” hartu dute kontuan. “Obsesio bati buruzko liburu bat da, modu obsesiboan kontatua. Idazkeraren gaztetasuna harrigarri gertatu da, halaber, literatur tekniken erabileragatik eta liburuak lortzen duen intentsitateagatik”.

Gaztelaniaz, “Instrumental”, James Rhodesen liburua, saritu dute, “prosa zuzen eta gordin baina aldi berean hurbil eta jostagarriagatik. Argitalpenak erakusten duen ausardiagatik. Darion umoreagatik eta hobetu-nahiaren eta erresilientziaren eredu delako. Eta kultura –kasu honetan, musika– bizimodu batekin lotzeagatik, bizitzan zehar gertatzen diren egoera dramatiko eta zailetarako salbabide gisa aurkezteagatik. Liburuak ez baitu inor hotz uzten”.

Literaktum

Literaktum jaialdia maiatzaren 3tik 14ra bitarte izango da, eta berorren egitarauaren barruan dago bi idazleoi saria emateko ekitaldia. Bederatzi egunotan, hitza izango da ardatza hirian, eta bai literatura hutsezko sorkariei bai musikatik, argazkitik, ilustraziotik sortzen diren beste sorkari batzuei bide emango diete antolatzaileek.

Zure interesekoa izan daiteke

Las escritoras ganan presencia: el feminismo ha traído nuevas voces, cuerpos y temas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak

Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.

Miren Agur Meabe, Andres Urrutia eta Mikel Ayllon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko

Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X