Euskadi Literatura Sariak, Bilbao, Izagirre, Mugica eta Valverderentzat
Leire Bilbao (Euskarazko Haur eta Gazte Literatura), Matias Mugica (Euskarazko Literatura Itzulpena), Ander Izagirre (Gaztelaniazko Saiakera) eta Mikel Valverde (Literatura Lanaren Ilustrazioa) dira aurtengo Euskadi Literatura Sarien gainerako irabazleak. Aurretik iragarritako Asier Serrano (Euskarazko Literatura), Arantxa Urretabizkaia (Euskarazko Saiakera) eta Fernando Aramburu (Gaztelaniazko Literatura) egileei gehitu zaizkie lau saridun berriak.
Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak asteazken honetan jakinarazi ditu Euskadi Literatura Sarien aurtengo azken irabazleak. Irailaren 29an iragarri ziren lehen hiru modalitateetakoak.
Horrela, Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako saria Leire Bilbao ondarroarrarentzat izan da, "Xomorropoemak eta beste piztia batzuk" lanari esker. Euskarazko Literatura Itzulpena alorreko saria, aldiz, Matias Mugica iruindarrak eskuratu du, François Villonen "Testamentua" lanaren itzulpenagatik.
Azkenik, Gaztelaniazko Saiakera modalitateko saria Ander Izagirre donostiarrak irabazi du, "Potosí" lanarekin, eta Literatura Lanaren Ilustrazioa alorrekoa, Mikel Valverde gasteiztarrak, "Versos de deportes" izenburuko liburuari esker.
Leire Bilbao
Ondarroan jaio zen, 1978. Haur literaturan ibilbide oparoa izateaz gain, helduentzako bi poema liburu ditu: Ezkatak (Susa, 2006) eta Scanner (Susa, 201). Poema horietako batzuk antologia ezberdinetan jaso eta hainbat hizkuntzatara itzuliak izan dira. Kantu ere bihurtu dituzte zenbat musikarik.
Hauek dira argitaratutako liburu batzuk: "Armairu barruan ipuinak irakurtzen zituen neska" (Erein, 2010), "Euli bat dut bihotzean" (Elkar, 2013), "Gerrak ez du izenik" (Pamiela, 2013 Etxepare saria) eta "Doministripu jauna" (Elkar, 2014).
Ander Izagirre
Donostian jaio zen, 1976. Ander Izagirrek oinekin idazten du. Erreportajeak argitaratu ditu Karakorumeko mendietako zamaketariez, Txernobylen bizirik iraun dutenez edo El Hierro uhartean hodeiak jetzi zituen baserritarraz. Europako Prentsako 2015eko Saria jaso zuen Kolonbiako krimen militarrei buruzko erreportaje batengatik: ?Así se fabrican guerrilleros muertos?.
Libros del K.O. argitaletxean beste lan batzuk argitaratu ditu: "Plomo en los bolsillos", "Mi abuela y diez más", "Los sótanos del mundo", "Beruna patrikan eta Cansasuelos".
Potosí liburuan aparteko aberastasunaren eta pobrezia izugarrienaren mekanismoak daude. Potosí liburuan indarkeria dago. Katearen amaieran meategian lan egitera sartzen den hamabi urteko neskato bat dago. Neskato horren izena Alicia da eta Potosí-k haren istorioa kont
Mikel Valverde
Vitoria-Gasteizen jaio zen, 1966. Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Teknika Grafikoen espezialitatean. Octopus eta La Luna de Madrid argitalpenen laguntzaile izan zen, eta 1985ean Tebeos Kopón taldea sortu zuen. Urte horretan bertan Vitoria-Gasteiz, los felices 85 obran parte hartu zuen, eta hurrengo urtean Gaztela eta Leongo Komikiaren III. Erakusketako lehen saria lortu zuen.
Haur eta Gazte Literaturako bere ilustratzaile-lana 1995ean hasi zen, eta harrezkero ez da geldi egon. Sektoreko argitaletxe espainiar hoberenekin argitaratu du, eta bere lana nabarmena da hainbat bildumatan ospe handiko egileekin batera, hala nola Bernardo Atxaga edo Luisa Villar Liébana. Alderdi profesional horrekin batera, komikiak sortu eta agendak, gidak, diskoen azalak, liburuxkak eta kartelak diseinatzen ditu. 2005ean, Ilustrazioko Nazioarteko Fundación SM Saria lortu zuen, Paula en Nueva York obrarekin.
Matías Múgica
Iruñean jaio zen, 1961. Filologia Klasikoa ikasi zuen, eta Itzulpen Masterra egina du. Nafarroako Administrazioan lan egin du itzultzaile eta editore. Hainbat autoreren lanak itzuli ditu, besteak beste, L.F. Céline, Joseph Roth, Goethe, Bocaccio, Maupassant.

Donostiako Tabakalerako Ubik liburutegian izandako prentsaurrekoan, lau kategorietako irabazleak ere izan dira, eta saria eskertu dute. Azaroaren 13an, Bilboko Zentroan, banatuko dira aurtengo Euskadi Literatura Sariak beren zazpi modalitateetan. Saridun bakoitzak 18.000 euroko saria izango du, eta 4.000 euro gehiago jasoko ditu liburua beste hizkuntza batean argitaratuz gero.
Zure interesekoa izan daiteke
Astiberri Bilboko argitaletxeak Edizio Lan Kultural Onenaren Espainiako saria irabazi du
Astiberrik 25 urteko bidea du atzean, eta “komikigintza goi literaturaren mailara igotzeko egin duen ezinbesteko ekarpena” saritu dio epaimahaiak.
Ramon Saizarbitoria: "'Ene Jesus'en ez dago moderno izan nahirik"
Erein argitaletxeak Ene Jesus Ramon Saizarbitoriak 1976an argitaratu zuen eleberria berrargitaratu du. Joxean Muñozen hitzaurre eta ilustrazio sail batek laguntzen du "amari buruz" diharduen istorioa, Muñozen hitzetan, "zaila baino gehiago, gogorra den kontakizuna".
Marjane Satrapi "Persepolis" komikiaren egilea hil da, 56 urte zituela, "tristurak jota"
Senideek zabaldutako oharraren arabera, Satrapik ezin izan du senarraren heriotza jasan.
Joseba Sarrionandiak "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriaren irakurketa abiatu du
Iurretar idazleak ireki du Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua. Leturiaren egunkari ezkutua Txillardegiren liburua irakurriko da aurten.
Zuzenean: Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Bilbo Zaharra euskaltegiaren ekimenez, "Leturiaren egunkari ezkutua" Txillardegiren eleberria irakurriko dute aurten etenik gabe jendaurrean.
Ehunka Joxeba Leturia, ostegunean Arriagan
Hilaren 4an, “Leturiaren egunkari ezkutua” Txillardegiren eleberria irakurriko dute jendaurrean etengabe, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren 19. edizioan.
Literaturia, literaturaren erritmoan dardarka
Euskal Letren Plaza zabalduko da Zarautzen maiatzaren 29tik 31ra, “Dar-dar” lelopean: liburu azoka, aurkezpenak, perfomancea, mahai inguruak, ikastaroak, musika, kontzertuak…
Pamielak "Lehoikumea" berrargitaratu du, 1948an Orixek euskaratuta erbesteko Jaurlaritzaren eskariz
Lehoikumea album ilustratuak Jacques Preverten testuak eta Ylla argazkilariaren irudiak biltzen ditu, eta Nikolas Ormaetxea Orixek euskaratu zuen 1948an. Erbestean zen Eusko Jaurlaritzaren eskariz euskaratu zen, aberritik kanporatutako haur euskaldunek zer irakurri izan zezaten. Ia 80 urte geroago, Pamiela argitaletxeak moldatu eta berriz argitaratu du.
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.