Euskarazko Literaturako Euskadi saria, Karmele Jaiorentzat
"Aitaren etxea" Karmele Jaioren lanak (Euskarazko Literatura) , "Joemak eta polasak" Iñigo Astizenak (Euskarazko Haur eta gazte literatura) eta "Un millón de ostras en lo alto de la montaña" Miren Asiainek (Lan Literarioaren ilustrazioa) irabazi dituzte Euskadi literatura sariak. Saridun bakoitzak 18.000 euroko saria izango du, eta beste 4.000 euro eskura ditzake bere lana beste hizkuntza batean argiratzen bada. Azaroaren 19an banatuko dituzte sariok, Azkuna Zentroan.
Karmele Jaioren eleberria maskulinitatea eraikitzeko eta transmititzeko moduez eta orokorrean generoak emakume eta gizonen bizitzetan duen eragin itzelaz ari da, baita familietan sortzen diren isiltasun esanguratsuez ere.

Karmele Jaiok Euskadi Irratiarekin hitz egin du albiste jakin eta berehala
"Saria jaso aurretik ere sentitu dut irakurleen aldetik saria"
Epaimahaiak "eleberri psikologiko honen ausardia formala" azpimarratu du, eta "gizakion emozio eta kontraesanak adierazteko Jaiok erakutsi duen trebezia". Gainera, arlo honetako epaimahaiak erantsi du poesiak eta antzerkiak euren sari propioa beharko luketela, narratibatik bereizia, generoen arteko oreka zaintze aldera.
"Joemak eta polasak"
Iñigo Astiz kazetari eta poetaren liburuari buruz, epaimahaiak uste du "haur literatura peto-petoa" eskaintzen duen liburua dela. "Estilo argi eta zuzenean idatzitako hamaika poema laburrek harridurez eta ezustez beteko gaituzte, umore dotorez, tarteka baita beltzez eta makarrez ere". Literaturaren alderik ludikoena aldarrikatzen duen lana dela iritzi dio Patxi Zubizarreta buru izan duen epaimahaiak.
Poemategi "transgresorea", gainera, Maite Mutuberriaren marrazkien "indar eta konplizitate estetiko apartek" osatzen dute.
"Un millón de ostras en lo alto de la montaña"
Miren Asiainen ilustrazioaren "estiloa oso pertsonala" goraipatu du Lan Literarioaren Ilustrazioa saileko epaimahaiak. "Un millón de ostras en lo alto de la montaña" liburuan, "bere sorkuntzek, natur zientzien eremuari lotutako kultura bisuala gogorarazteaz gain, estetika poetiko nabarmena erakusten dute, ezagutza liburu hau hurbilago eta gogorarazleago bihurtuz", ebazpenak dioenez.
Datorren astean iragarriko dituzte gaztelaniazko literatura, euskarara itzulitako literatura lanak, euskarazko saiakera eta gaztelaniazko saiakera sailetako irabazleak.
Zure interesekoa izan daiteke
Jabier Muguruza musikari eta idazleak bere lehen eleberria argitaratu du: "Café Mokka"
Eleberria “lehen pertsonako kontakizun intimo eta ironikoa eskaintzen du, kafetegi baten egunerokotasunetik abiatuta. Café Mokka kafetegia behatoki soziokultural bilakatzen da, non bezeroen elkarrizketek eta eguneroko egoerek gizartearen kontraesanak, joerak eta aldaketak islatzen dituzten”.
Literatura plazara aterako dute Oiartzunen ostera ere
Martxoaren 9tik 28ra, Literatura Plazara egingo dute Oiartzunen, laugarrenez, eta euskal literaturaren inguruko zortzi hitzordu jarri dituzte antolatzaileek, 1545 argitaletxeak.
Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak
Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.
António Lobo Antunes portugaldar idazlea zendu da
Portugalgo literaturaren izen erraldoiak, inkontzientearen eta memoriaren biltzaile eta idazkariak, 83 urte zituen. Euskaraz, “Gauzen ordena naturala” irakur daiteke.
Gutun Zuria jaialdiak Gerediaga Elkartea eta Valerie Miles sarituko ditu
Gaur, asteartearekin, hasiko da Bilboko literatur jaialdia, eta hilaren 28ra arte iraungo du. Aurten, Gerediaga Elkarteari, Durangoko Azoka antolatzaileari, eta Valerie Miles idazle eta editore estatubatuarrari eskainiko dizkie ohorezko sariak.
Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko
Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian.
Hitza erdigunean jarriko du Gutun Zuriak berriz, 19. edizioan
Bernardo Atxagak, Alana S. Porterok, Karmele Jaiok, Layla Martinezek, Harkaitz Canok, Mario Obrerok, Miren Agur Meabek eta beste hainbat idazlek parte hartuko dute letren Bilboko nazioarteko jaialdian.
Xabier Montoiak "Bakea, bakea" eleberria aurkeztu du
Inazio Osa 43 urteko donostiarrak hondamendia biziko du ama hiltzean, "baina laster ikasiko du oker dagoela oso, deskalabrurik handienean ere beti baita posible zuloan beherago erortzea, are eta zoritxar handiagoak etortzea".
'Lauaxeta, ametsen egilea' erakusketa Euskal Abertzaletasunaren Museora iritsi da, Bilbora
Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak Lauaxeta, ametsen egilea erakusketa ibiltaria izango du ikusgai Sabin Etxean, Bilbon, martxoaren 12ra arte. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du erakusketa, museoarekin lankidetzan, Esteban Urkiaga Lauaxeta euskal olerkari eta idazlearen jaiotzaren 120. urteurrena gogoratzeko.
Gutun Zuria jaialdiak Gerediaga Elkartea eta Valerie Miles idazlea sarituko ditu
Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren 19. edizioa otsailaren 24tik 28ra egingo dute. Literatura eta argitalpen esparruko hogeita hamar bat sortzailek parte hartuko dute, eta “datozen egunetan” iragarriko dute programazioa.