Itzulpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dolores Redondoren lehen eleberria euskarara ekarri dute

Erein argitaletxeak “Aingeruaren pribilegioak” nobela argitaratu du, Danele Sarriugartek euskaratuta.
Dolores Redondo
"Aingeruaren pribilegioak" 2009an argitaratu zen lehenengoz

70eko  hamarkadan, zoritxarrak Pakutxa eta Celeste neskatoak banatuko ditu Pasaiako badian, kai, hezetasun, estiba kaxa, gatz meta eta izotz lantegietako amoniako kirats artean. Hori da “Aingeruaren pribilegioak” Dolores Redondo idazlearen lehen eleberriaren abiapuntua.

“Milaka kontu aipatu dizkizuet nire eleberrietan, eta beste milioika geratzen zaizkit oraindik aipatzeko; halere, heriotzarekin baketu behar izan nuen beste ezerekin baino lehen, eta horixe egin nuen eleberri honetan, idatzi nuen estreinakoan”, azaldu du Dolores Redondok eleberriari buruz.

Aingeruaren pribilegioak doluari buruzko eleberri bat da, Redondoren hitzetan, “galera konponezin baten ostean bizi izaten den prozesuari buruzkoa”. “Bost urte nituela, nik neuk bizi izan nuen prozesu hori. Heriotzaz jabetzeak eta haurrak ere hiltzen zirela ikasteak herioren itzal gupidagabea proiektatu zuen ezagutzen nuen munduaren gainean, gertakari ñimiñoenean ere islatuz bere presentzia eta haren saihestezina”.

Dolores Redondo idazle ospetsua Donostian jaio zen, 1969an, eta Zintruenigon bizi da. 2013an argitaratu zuen Baztango trilogiaren lehen liburua, Zaindari ikusezina, eta ikaragarrizko arrakasta izan zuen. 2016an, Planeta saria eman zioten Hori guztia emango dizut (Erein, 2017) liburuagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

Las escritoras ganan presencia: el feminismo ha traído nuevas voces, cuerpos y temas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak

Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.

Miren Agur Meabe, Andres Urrutia eta Mikel Ayllon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko

Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X