Sariak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eneko Bidegain eta Karmele Jaio, 111 Akademiaren sariko finalistak

2023. urteko libururik onena zein izan den aukeratu beharko dute literaturzaleen elkarteko kideek, "Bichta éder" edo "Maitasun kapitala".
Eneko Bidegain "Bichta éder" eleberriaren idazlea
Eneko Bidegain "Bichta éder" eleberriaren idazlea

"Bichta éder" Eneko Bidegainen liburuak edo "Maitasun kapitala" Karmele Jaiorenak. Biotako batek irabaziko du 111 Akademia irakurzaleen taldearen saria aurten.

Lehen bozketa batean iaz kaleratutako literatura lan guztien artetik zazpi hautatu eta gero ("Alaska", Castillo Suarez; "Cayo hueso", Oihane Amantegi; "Hausnarrean" Josebe Blanco; "Itzulerak" Miren Agur Meabe; "Ura saltoka", Juan Kruz Igerabide; "Bichta éder", Eneko Bidegain; eta "Maitasun kapitala", Karmele Jaio), bi finalista izendatu dituzte 111 Akademiako kideek: "Bichta éder" eta "Maitasun kapitala".

Bigarren bozketan, ez liburu batek ez besteak ez dituzte botoen % 40 lortu; beraz, bi finalistetako baten alde bozkatu beharko dute liburuzaleek apirilaren 28ra bitartean, hirugarren eta azken bozketan.

Azkeneko urteetan, lan hauek irabazi dute 111 Akademiaren saria: "Azken etxea" (Arantxa Urretabizkaia), "Eraikuntzarako materiala" (Eider Rodriguez), "Argiantza" (Pello Lizarralde), "Aitaren etxea" (Karmele Jaio), "Fakirraren ahotsa" (Harkaitz Cano), "JenisJoplin" (Uxue Alberdi), "Elkarrekin esnatzeko ordua" (Kirmen Uribe), "Atertu arte itxaron" (Katixa Agirre), "Su zelaiak" (Mikel Peruarena), "Kristalezko begi bat" (Miren Agur Meabe), "Martutene" (Ramon Saizarbitoria)...

Zure interesekoa izan daiteke

Las escritoras ganan presencia: el feminismo ha traído nuevas voces, cuerpos y temas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak

Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.

Miren Agur Meabe, Andres Urrutia eta Mikel Ayllon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko

Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X