2023ko datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Bar Gloria" mailegatu zen iaz gehien, EAEko liburutegi publikoetan

2.740.425 mailegu egin zituzten 2023an Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan, 2.618.524 paperean eta 121.901 eLiburutegiaren bidez. Euskaraz, Nerea Ibarzabalen eleberria izan zen gehien mailegatutako liburua.
Nerea Ibarzabal "Bar Gloria" eleberriaren idazlea
Nerea Ibarzabal "Bar Gloria" eleberriaren idazlea

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiek 2.740.425 mailegu egin zituzten iaz guztira, horietako 2.618.524 paperezko liburuenak. Sareak 976.465 lagun batzen ditu, eta 42.000 erabiltzaile berrik baino gehiagok eman zuten izena iaz.

Euskaraz, Bar Gloria Nerea Ibarzabalen eleberria mailegatu zen gehien, eta Eraikuntzarako materiala (Eider Rodriguez) eta Azken etxea (Arantxa Urretabizkaia) horren ondoren. Gaztelaniazkoei dagokienez, Esperando al diluvio (Dolores Redondo), El ladrón de rostros (Ibon Martin) eta El cuco de cristal (Javier Castillo) laga dituzte gehien.

Gaur egun Euskadiko Irakurketa Publiko Sarea 198 udalerritan kokatutako 297 liburutegik osatzen dute eta 6.899.917 ale biltzen ditu.

Euskadiko liburutegi digitalak, eLiburutegiak, bestetik, 121.901 mailegu egin zituen iaz; gaur egun, 65.686 pertsona daude eLiburutegian izena emanda.

Zure interesekoa izan daiteke

Las escritoras ganan presencia: el feminismo ha traído nuevas voces, cuerpos y temas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak

Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.

Miren Agur Meabe, Andres Urrutia eta Mikel Ayllon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko

Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X