Patxi Zubizarretak lortu du Xabier Lete beka
Eusko Jaurlaritzak eta BBVA Fundazioak bultzatutako euskarazko literatura sorkuntzarako Xabier Lete bekaren 2025. edizioko adituen batzordeak Patxi Zubizarreta Dorronsoro idazlea hautatu du 70.000 euroko dirulaguntza emateko; urtebetez, 'Txoriei begiratzen zien gizonari begiratzen zion emakumea' proiektua burutzen lan egingo du, bekaren sustatzaileek jakinarazi dutenez.
Zubizarretaren eleberri proposamenean, nabigatzaile batek etxetik alde egitea erabaki du, emaztea behatzeko. Nabigatzaileak uste du emazteak anakoreta batekin harremana duela.
"'Txoriei begira zegoen gizonari begira zegoen emakumea' izenburua jarri diot proiektuari. Itsasontziko kapitain baten istorioa kontatzen du: itsasaldi bati ekin beharrean, lurreko aterpe batean ezkutatzea erabaki du, emaztearen intimitatean nabigatzeko, hirugarren pertsona batekin partekatzen duten etxean kamerak jarri ondoren; pertsona hori kapitainak berak erreskatatu eta babestu zuen anakoreta bat da", azaldu du egileak.
Euskadi Literatura saria, Lizardi saria, Ignacio Aldecoa saria eta Ala Delta saria (birritan) jaso ditu Zubizarretak. Haur eta Gazte Literaturako Espainiako Sari Nazionala ere jaso zuen 2023an 'Zerria' lanagatik.
Iazko deialdia Eider Rodriguez idazleak irabazi eta gero, bigarren edizioko proposamenak baloratu dituen adituen batzordearen buru Jon Kortazar Uriarte izan da, eta berarekin batera izan dira Alexander Gurrutxaga Muxika, Katixa Agirre, Aritz Galarraga eta Lourdes Otaegi.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadi Literatura sariak banatu dituzte, Donostian
Irabazleen izenak iragarrita zeuden arren, gaur banatu dituzte, Donostiako San Telmo museoan, Euskadi Literatura sariak. Zazpi aitortza banatu dituzte, horrenbesteko ataletan. Euskarazko Literaturan, Unai Elorriaga saritu dute; gaztelaniazkoan, Garazi Albizua. Karmele Mitxelena, Maite Rosende, Koldo Biguri , Markos Zapiain eta Itxaso del Castillo izan dira beste arloetako sarituak.
Jon Arretxe: "Aldatzeko beharra sumatzen nuen"
Jon Arretxe idazleak Toureren istorioak alboratu, eta Txerriak eta loreak eleberri beltza argitaratu du. Durangoko Azokan izango da salgai.
Karmele Jaio: "Errealitatearen definizio intimo bat egin dut"
Gasteiztar idazleak Harrizko bihotza liburua aurkeztu du, denetariko testuak (hausnarketak, oroitzapenak, aforismoak, poemak...) Atik Zra sailkatuta biltzen dituen lana edo "taupaden alfabeto bat".
Jon Kortazarrek "Gabriel Aresti. Poesia eta gizartea" liburua idatzi du
Irakasle eta ikertzaileak Bilboko poetari eskaini dio bere lan berria (Pamiela, 2025), aurten bertan Lauaxetari buruzko beste liburu bat argitaratu eta gero.
Mikel Santiagok "La chica del lago" eleberria aurkeztu du Bilbon
Istorioa Arabako herri txiki batean girotuta dago. Gai orokorrak landu ditu idazleak, ahalik eta irakurle gehienengana iristeko. Jende asko bildu da liburua aurkezteko ekitaldian, eta, ondorioz, guztiak ezin izan dira aretora sartu.
Idazleak, Gabriel Arestiren ispiluari begira
Ostiralean, azaroak 14, Edorta Jimenezek, Sonia Gonzalezek, Tere Irastorzak, Harkaitz Canok, Iñigo Astizek eta Leire Vargasek galdera honi erantzungo diote, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan: “Zer ikusten duzu Arestiren ispiluan zeure burua islatzen duzunean?”.
Bakardadea eta nortasuna hartuko ditu hizpide Literaktum letren jaialdiak
Donostiako literatura jaialdiak Juan Jose Millas, Eider Rodriguez, Javier Cercas, Laura Chivite, Arantxa Urretabizkaia, Juan Manuel de Prada, Julen Apella, Belen Gopuegui, Harkaitz Cano eta Ignacio Martinez de Pison gonbidatu ditu, besteak beste.
Anjel Lertxundi sarituko dute Irun literatura sarietan
Azaroaren 22an, Irun literatura sarien 46. edizioko banaketa ekitaldian, omenduko dute Lertxundi. Sariok Garazi Kamio Anduagak, Karlos Linazasoro Izagirrek, Mario Marínek eta Marina Casadok jasoko dituzte.
Bernardo Atxaga: "Pertsonaiarik gabe ez dago nobelarik"
Bernardo Atxaga idazleak Enarak eleberria (Pamiela argitaletxea) aurkeztu du gaur Arte Ederren Bilboko museoan.
Lourdes Oñederra: “Isiltasuna zentsura edo auto-zentsura bada, bakerik gabe bizitzera kondenatzen gaitu”
Donostiar idazleak “Azken batean” liburua argitaratu du, bere hirugarren eleberria. Ama-alaba heldu batzuen bizitzan sakonduz, absentzia, isiltasuna eta indarkeria kartografiatu ditu Oñederrak.