Lan berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berri Txarrak taldearen arrakasta bilduma salgai da

GOR diskoetxearen webgunean eta ohiko dendetan eros daiteke 'Denak ez du balio: singles 1997-2007' lana.

Salgai da jada Berri Txarrak taldearen Denak ez du balio: singles 1997-2007 arrakasta bilduma. GOR diskoetxearen webgunean bertan eros daiteke lana.

Berri Txarrak taldeak GOR diskoetxearekin kaleratutako diskoetan bildutako kantuak CD+DVD batean bildu dituzte Denak ez du balio: singles 1997-2007 arrakasta bilduma honetan. Diskoetxe nafarrak Lekunberriko hirukotearen zaleei eskatu zien gustukoen zituzten abestien zerrenda bidaltzeko, eta jasotako 400 zerrenda horietan oinarritu dute orain argitaratu duten CD+DVDa.

Hauxe da abestien zerrenda :

-"Oihu"

-"Denak ez du balio"

-"Oreka"

-"Isiltzen banaiz"

-"Libre C"

-"Bisai berriak"

-"Ez dut nahi"

-"Bueltatzen"

-"Min hau"

-"Kanta goibelak"

-"JAIO.MUSIKA.HIL"

-"Ez"

-"Nortasuna eraikitzen"

-"Stereo"

-"Zertarako amestu"

-"izena, izana, ezina"

-"Sols el poble salva al poble"

-"Biziraun"

-"Bizitzaren iturria"

-"Ikasten"

-"Aspaldian utzitako zelda"

-"Betiko leloaren betiko leloa (Zuzenean)"

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X