8. edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gure Ahotsak zikloak Clara Peya, La Tremendita, Chica Sobresalto, Mirua eta Neomaken kontzertuak eskainiko ditu

Emanaldi errenkadak emakume musikarien kontzertuak antolatu ditu berriz Donostian, martxoaren 3tik 7ra.

Neomak

Neomakek Victoria Eugenian joko du, martxoaren 7an

Gure Ahotsak kontzertu zikloak emakume musikarien emanaldiak proposatzen ditu Donostian, Victoria Eugenia Club eta Antzoki Zaharrean, hurrengo bost egunetarako.

Artista eta talde hauek arituko dira: Clara Peya (Victoria Eugenia Club, martxoak 3), La Tremendita  (Victoria Eugenia Club, martxoak 4), Chica Sobresalto  (Antzoki Zaharra, martxoak 5), Mirua (Antzoki Zaharra, martxoak 6) eta Neomak (Victoria Eugenia, martxoak 7).

2019tik, Sara Mansilla, Olatz Salvador, Elena Setien, Izaro, Ainhoa Larrañaga, Sara Zozaya, Maren, Belako, Idoia Asurmendi, La Basu, Niña Coyote eta Chico Tornado, Ainara Legardon, Miren, Verde Prato, Eneritz Furyak, Natalia Lacunza, Olatz Salvador, La Bien Querida, Maite Larburu, Merina Gris, Laura Sam, Queralt Lahoz, Travis Birds, Amaia Miranda, Ginebras eta Tulsa aritu dira Gure Ahotsak zikloan.

Zure interesekoa izan daiteke

Oskorri argazkia Arantzazu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko

Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X