Imanol, Mikel Laboa eta Xabier Lete abestuz omenduko dituzte Bilbon
'Imanol eta gu kantatzen' emanaldi bereziarekin hasiko dira gaur Bilboko BBK aretoan 'Imanol, Mikel Laboa eta Xabier Lete eta gu kantatzen'. Bihar, Mikel Laboa izango da protagonista eta maiatzaren 11an Xabier Leteren abestiek beteko dute Bizkaiko hiriburuko aretoa. Ekainaren 3an aurreko emanaldietan eskainitako kantuen laburpen bat egingo dute Euskalduna Jauregian, dantza ikuskizun batek lagunduta. Bertaratuko direnek
'Agur Jaunak' abesten amaituko dute omenaldia.
'Laboa, Xabier Lete eta gu kantatzen' ekimenean hiru euskal abeslari handien kantuak abestuko dituzte. Estilo eta sentimendu ezberdinak batuko dituzten lau kantalditan banatu dute ikuskizunaren errepertorioa.
Txema Garces arduratu da emanaldien zuzendari lanez eta kontzertu bakoitzean baxu elektrikoa ere joko du. Haren alboan Juantxo Zeberio (pianoa), Joxan Goikoetxea (akordeoia), Jose Ramon Mitxelena (gitarra), Francisco Herrero (biolina), eta Hasier Oleaga (bateria, perkusioa) musikariak izango dira.
Hauek guztiek ahots ezagunak izango dituzte alboan abeslari lanak egiteko: Jaione Olazabal, Patxi Saiz, Niko Etxart, Kattalin Indaburu, Amaia Riouspeyrous, Iru soinu, Peio Brave, Xabi Brave, Maider Cigaroa, Alberto Zunzarren eta Patxi Mariezkurrena.
Ekainaren 3an Euskalduna Jauregian egingo den azken ekitaldian Unai Zabaletak egingo ditu aurkezle lanak. Gainera, Angel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze bertsolariek eta, Joseba Sagastibeltzak zuzenduta, Leitzako dantzariek ere parte hartuko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Silvio Rodriguezek Bilbo liluratu du bere abestiekin
Silvio Rodriguez kubatar musikariak kontzertua eman du larunbat honetan Euskalduna Jauregian, Bilbon. Bere ibilbide musikalaren zati bat errepasatu du bertan bildutakoen aurrean.
Silvio Rodriguezek geldialdia egin du Bartzelonan, Euskal Herrirako bidean
Kubatarrak kontzertua egin du bart Liceun, irailaren 12 eta 13an Bilboko Euskaldunan aritu aurretik.
Zuzenean: Basking Beat & Bite
Basking Beat & Bite jaialdiaren edizio berri bat egingo da abuztuaren 29an, Miami, Santiago de Chile, Helsinki eta Tbilisin aldi berean eskainiko diren kontzertuekin. Euskal musikaren egungo lau proposamen bilduko ditu programazioak: Merina Gris, Mirua, Sua eta Idoia.
ETS taldeak hankaz gora jarri du Europa parkea, "Badator Marijaia" abesten
37.000 lagun inguru Arabako taldearen kontzertuan izan dira, eta aho batez abestu dituzte kanta guztiak. ETSk harrituta utzi ditu Europa parkera joandakoak, Aste Nagusiko Badator Marijaia jo dutelako.
Dolly Parton hil da, country musikaren izar ospetsua
Abeslari eta konpositore estatubatuarra 80 urte zituela hil da. Azken hilabeteetan gaixorik ibili zen eta kontzertu batzuk bertan behera utzi zituen.
Zea Mays, Leire Martinez, Bebe, M-Clan... Aste Nagusiko kontzertu guztiak
Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo aste osoan zehar, hiriko hainbat agertokitan banatutako kontzertu-programazio zabalarekin. Hauek dira jaietako musika-eskaintzaz gozatzeko emanaldi eta ordutegi nagusiak.
ETS taldeak dantzan jarriko du gaur Bilbo, Europa parkeko kontzertuen lehen gauean
Hitzordua 00:00etan da, Europa Parkean. Horrez gain, beste musika proposamen batzuk ere izango dira, besteak beste, Bilboko Udal Bandaren emanaldia, Serafin Zubirirekin batera, 23:30ean, Abandoibarran.
Leire Martinezek 13.000 lagun bildu ditu Abandoibarran, gau ahaztezin batean
Abeslari donostiarrak bere bakarkako ibilbidearen lehen lana aurkeztu du Aste Nagusian: “Historias de aquella niña”. Emozioz eta nostalgiarako tartez betetako kontzertua izan da, aro berri bati ekiteko.
Zea Maysek jendetza bildu du Abandoibarran rock doinuekin
Elektrizitatea abestiak jendea saltoka eta kantuan jarri du, gaueko unerik txalotuenetako batean. Kontzertuak Francis Diez Doctor Deseo taldeko abeslariaren parte-hartzea izan du, eta elkarrekin abestu dute Corazón de tango abestia.
ETSk Bilbon emango duen kontzertua abuztuaren 25era aurreratu dute, ikuskizunetako teknikarien greba dela eta
Hasiera batean abuztuaren 26rako aurreikusita zegoen En Tol Sarmiento taldearen kontzertua datorren asteartean izango da azkenean, taldeak eta Bilboko Udalak aldaketa adostu ostean.