MDNA Tour
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Madonnaren euskal ikuskizuna

Euskal hirukoteak Poparen Erregina lagunduko du euskal kutsuko bira honetan: ikuskizuna hirukotea eszenatoki gainean abesten dagoela hasten da eta Madonna hainbat kantutan laguntzen dute.
Madonna, Kalakanekin batera. Argazkia: Youtube

Euskal ikutua du Madonnaren MDNA bira berriak. Bagenekien Iparraldeko hirukoteak Poparen Erreginaren ikuskizun berrian parte hartuko zuela eta 'Sagarra jo' abestiarekin probatzen ikusi genituen. Baina bira Tel Aviven hasi zen atzo eta kolaborazioaren irudiak ditugu.

Ikuskizunaren momentu batean ("Open your heart" kantuan), "Euskal Herritik, Kalakan hirukotea" aurkezten du Poparen Erreginak, txalo bero bat eskatuz. Gero, bira Israelen hastearen zergatia azaltzen du (polemika handi piztu da mundu osoan) eta bake, errespetu eta bizikidetza mezu bat botatzen du. "Open your heart" abestia "Sagarra jo" kantuaren bertsio batekin amaitzen da.

Madonna ekainaren 20an eta 21ean izango da Bartzelonan. 

Zure interesekoa izan daiteke

azken kontzertua Donostiako Victoria Eugenia antzokian. último concierto en el Teatro Victoria Eugenia de Donostia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Errobik azken kontzertua eman du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian

Anje Duhalde eta Mixel Ducau buru dituen talde lapurtar historikoak bere azken zuzenekoa eskaini du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Errobi taldea euskal rock progresiboaren aitzindari bihurtu zen 70eko hamarkadan. Iaz hasi zuten Errobiren 50. urteurrena ospatzeko agur-bira, eta arrakasta handia izan dute Euskal Herriko hainbat herritan. Astearte honetan, abenduaren 30ean, amaituko dute ibilbide oparo hori, sarrera guztiak agortu dituen kontzertu batekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X