Eskaintza berezia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BIME eta BBK Live jaialdietarako bonua, 91 euroren truke

Azaroaren 5etik aurrera salgai egongo den bonu berezi honek, bi jaialdietarako balioko du. Bilbao BBK Liven kanpatu nahi dutenek, bost euro gehiago ordaindu beharko dituzte.
Mumford and sons BBK Live
Mumford and sons BBK Live

BIME eta Bilbao BBK Live jaialdiek eskaintza berezia abiatu dute. Hain zuzen ere, 91 euroren truke, bi jaialdietarako balio duen bonua jarriko dute salgai, azaroaren 5tik 21era bitartean.

Bilbao International Music Experience (BIME) azaroaren 22an eta 23an egingo dute BEC erakustazokan. Besteak beste, Manic Street Preachers, Gossip, Mercury Rev, Rinôçérôse, Passenger, The Wedding Present, John Grant, Mark Lanegan, Jay-Jay Johanson eta Patrick Wolf arituko dira han.

Bestalde, BBK Live jaialdia uztailaren 10etik 12ra egingo dute, Bilbon. Oraindik ez dituzte Kobetamendin izango diren taldeen izenak iragarri.

Kanpalekua

Bonu berezi hau erosten dutenek, bost euro gehiago ordaindu beharko dituzte Kobetamendin kanpatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X