Berrikuntzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Diru birtuala, Bime Live jaialdian ordaintzeko modu bakarra

Eskumuturreko baten bidez egingo ditu ordainketa guztiak Bime Liveko publikoak. Ez da txanponik onartuko, ilarak saiheste aldera.
bime: bime.net
bime: bime.net

BIMEk "cashless" deritzon ordainketa-sistema ezarriko du Bime Live jaialdian, PayPalen eskutik. Hala, kontzertuetara bertaratzen diren musikazale guztiek eskumuturreko baten bidez egingo dituzte ordainketak, ilarak saiheste aldera, batik bat.

Eskumuturreko hori erabiltzeko, publikoak BIMEren sarrerarekin "lotu" beharko du eskumuturrekoa. Horretarako, jaialdiaren aplikazioan eta webgunean dauden jarraibideak bete beharko ditu. Halaber, aukera izango dute eskumuturrekoa BEC erakustazokako txarteldegian bertan diruz hornitzeko.

Laguntza behar izanez gero, jaialdian bertan egongo den informazio gunera jo ahal izango du publikoak. Gainera, jaialdian xahutu ez duten dirua berreskuratzeko aukera izango dute erabiltzaileek leku berean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago kargatu
Publizitatea
X