Uztailak 24-26
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbao All Star Blues Band, Travellin’ Brothers eta The Cherry Boppers, Bilbao Blues Festivalen

Festibalaren bosgarren edizioan Bilbao All Star Blues Band taldeak joko du, jaialdirako propio sortua eta Bob Stroger baxu-jotzaileak eta Willie Buck abeslariak osatzen dutena, besteak beste.

TRAVELLIN Brothers

Travellin' Brothersek jaialdiaren ohorezko txapela jaso, eta kontzertua emango du

AEBko bluesa Bilbao Blues Festival jaialdiaren bosgarren edizioaren protagonista nagusia izango da Bizkaiko hiriburuan uztailaren 24tik 26ra, Willie Buck abeslariaren eta Bob Stroger baxu-jotzailearen bidez, besteak beste.  

Larunbatean, uztailak 25, All Star Blues Bandek joko du Areatzako agertokian. Buck eta Stroger 95 beteranoaz gain, talde hori osatzen dute Tenny Tuckerrek (ahotsa), Jimi Primetime Smithek (gitarra), Anthony Geracik (pianoa), Wes Starrek (bateria) eta Bob Corritorek (harmonika). 

Haien ondoren, Travellin’ Brothers leioaztar taldeak joko du doako jaialdiaren agertoki nagusian, bere ibilbidearen eskertza gisa jaialdiaren ohorezko txapela jasoko duen urtean.

Programazioa ostiralean, uztailak 24, abiatuko da, Keler agertokian. The Cherry Boppers Bilboko taldeak joko du, Patrica Reckless abeslariarekin batera.

Horiez gain, hiru eguneko egitarauan Judit Hill kantaria, Ivan Singh argentinar gitarrista gaztea eta Mak Hummel estatubatuarra ere ageri dira. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X