Uztailaren 7tik 9ra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

José González suediarra Bilbao BBK Live jaialdian izango da

Pixies, M83, Father John Misty eta Courtney Barnett ere arituko dira Bizkaiko hiriburuan, uztailaren 7tik 9ra arte.
José González
José González

Bosgarren iragarpena egin du gaur Bilbao BBK Live jaialdiak. Uztailaren 7tik 9ra Kobeta mendiak hartuko duen festibalean, José González artista suediarra ere arituko da.

Guraso argentinarrak dituen abeslaria Göteborg hirian jaio zen, 1978an. Silvio Rodriguezen diskoekin eta Latinoamerikako folk musikarekin inguratuta egon da txikitatik, baina, batik bat, gitarra akustikoa jotzeko duen modu bereziagatik egin da ezagun, baita zuzenekoetan erakusten duen ahots indartsuagatik ere.

Hala, abestiei itxura emateko duen gaitasunaz baliatuz, besteak beste, The Knifen "Hearbeats" eta Joy Divisionen "Love Will Tear Us Apart" kantuei folk ukitua ematera ausartu da.

Azken diskoa

2015 hasieran argitaratu zuen Vestiges & Clawas estudioko hirugarren lana, eta, aurreikusitakoaren arabera, uztailean aurkeztuko ditu Bilbon disko horretako abestiak.

Orain arte baieztatutako taldeak

PIXIES

M83

JOSÉ GONZÁLEZ

COURTNEY BARNETT

FATHER JOHN MISTY

Sarrerak

Gogoratu abenduaren 3an, ostegunean, bukatuko dela hiru eguneko bonuen eskaintza berezia.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X