JP Lohian & Klonen Klana: 'jo ta pe irabazi arte!'
Joseba Ponce (Hondarribia, 1974) Dut eta Kuraia taldeetako kide ohiak azkenaldiko euskal disko interesgarrienetakoa kaleratu zuen udazkenean ?JP Lohian & Klonen Klana? izenburupean. Berak bakarrik jo ditu diskoan agertzen diren kantuetako tresna guztiak, eta ahotsez ere bera arduratu da; nahikoa eta sobera.
Poncek Karlos Osinaga teknikariaren laguntza soilaz ehundutako kantu bilduman, doinu gozo eta zakarrak, melodia eta rock zikina nahasten dira, inspirazioak harilkatuta. 70eko hamarkadako rocka, 80ko hamarkadako pop iluna? Soinu organiko eta klasikoen ardatzean orbitatzen dute ?JP Lohian & Klonen Klana? diskoko zortzi kantuek, sortzaile eta interprete bakarra gidari dela; beste garai bateko hotsen oihartzuna darie abestiei.
Trebeak izanagatik, nolanahi den, Ponceren bi eskuak ez dira nahikoak diskoko zortzi kantuak agertokira eramateko, eta luxuzko musikari adiskideak aukeratu ditu hondarribiarrak diskoa aurkezteko lehen kontzertuetan, Bilbon (Kafe Antzokia, martxoak 16), Gasteizen (Helldorado, martxoak 17), Biarritzen (Atabal, martxoak 18) eta Donostian (Ze Premikin jaialdia, martxoak 23), agertoki gainean lagun diezaioten.
Kontzertuak prestatzeko lanean harrapatu dugu Ponce, emanaldioi eta diskoari buruzko informazio eske berarekin harremanetan jarri garenean.
Iazko udazkenean plazaratu zenuen ?JP Lohian & Klonen Klana? diskoa, eta oniritzi oso zabala izaten ari da. Espero zenuen halakorik? Bitxia izan behar da zuk bakarrik horren barrendik ateratako kantuen aurrean halako onespen zabala jasotzea?
Diskoa niretzat egin dut, eta oso kritikoa izan naiz neure buruarekin. Emaitzarekin gustura geratu nahi nuen, eta bilatzen nuen helburua lortu dudala esan dezaket.
Hortik aurrera, beste guztia ongi etorria da; egia esan, diskoak izan duen harreraz ezin naiz kexatu. Beharbada disko osoa nik egin dudalako edo, jendeak gehiago baloratu du, edo meritu handiagoa ematen dio emaitzari. Egia esan, lan handia dago egin dudan diskoaren atzean.
Diskoa atera zenuenean, ez zeneukan oraindik buruan kantuok nola eramango zenituen agertoki gainera, ezta kontzerturik egingo ote zenuen ere, elkarrizketetan esan zenuenez. Noiz erabaki zenuen taldea osatu eta zuzenekoak hitzartzea?
Diskoa atera nuenetik, askok galdetu didate ea zuzenekorik emango nuen, eta, hasiera batean ez neukan buruan zuzenekoak ematea, baina azkenean animatu egin naiz, edo konbentzitu egin naute, beharbada.
Horrela, urte hasieran eman nuen aurrerapausoa, eta geroztik hor gabiltza ?Jo ta Pe?!
Lehen kontzertuetan, Galder Izagirre (Dut, Kuraia, Berri Txarrak) Karlos Osinaga (Lisabö), Gorka Sesma (Kashbad) eta Libe Garcia de Cortazar (Neubat, Sorkun, Izaki Gardenak) izango dituzu lagun. Zer bilatu duzu beraiengan?
Askok pentsa dezakete ?superbanda? bat sortu dudala, baina guztiak ditut lagunak, eta nahiko gertukoak gainera. Musikari bezain lagun handiak dira.
Diskoa zuzenean interpretatzeko egokiak dira, eta, horrez gain, gustura elkarbizitzeko aproposak.

Diskoan dena egin eta gero aukeratzeko moduan egon zarenez, zer egingo duzu zuk zuzenekoetan? Zer egiteko aukera gorde duzu zeuretzat?
Abestu eta gitarra joko dut zuzenean; nahikoa lan niretzat. Horrekin konformatzen naiz.
Entseguetan-eta kantuak beren ekarpenarekin, beren iragazkietatik pasatu eta gero, entzutean, zer pasatu zaizu burutik? Imajinatzen zenituen moduan entzuten dira? Diskoarekin erabat fidelak izan zarete?
Sentsazio arraroa izan da hasieran, kantuak inoiz ez bainituen aurretik lokalean entzun; gainera, diskoaren erreferentzia daukazu?
Baina poliki-poliki kantuak bere itxura hartzen ari dira, eta, orokorrean, nahiko fidelak izango dira diskoarekin alderatuta.
Zortzi kantuko diskoa da ?JP Lohian & Klonen Klana?. Guztiak sartuko dituzue emanaldiko kantu zerrendan? Beste ezer jotzeko asmorik baduzue, iraupen estandarreko kontzertua emateko? Zer?
Diskoko zortzi abestiak joko ditugu, bai. Horrez gain, diskoan azkenean sartu ez ziren kantu batzuk ere bai, baita Liberen diskorako egin nuen kantu bat ere.
11-12 abestiko errepertorioa eskainiko dugu.
Zer bide ikusten diozu aurretik JP Lohian & Klonen Klanari? Zer darabilkizu buruan, musikaren esparruan?
Beti bizi izan dut momentua, ez dut gustuko epe luzerako planik egitea.
Orain kontzertu hauetan daukat burua. Aurrerago, auskalo zer gertatuko den.
Zure interesekoa izan daiteke
Gatibuk sorpresaz beteriko emanaldi batekin ekin dio agur kontzertu sortari
Gernikako taldeak abenduaren 13an utziko ditu eszenatokiak, BECen eskainiko duen hirugarren kontzertuarekin, abenduaren 6koaren eta 12koaren ostean. ETB1ek zuzen-zuzenean emango du azken emanaldi hori.
Ruper Ordorika: “Kantuen bitartez antolatzen dut neure anabasa”
Oñatiar musikari erraldoiak, herri honen bizitza emozionalaren kronikari nekaezinak, Lurra ikutu barik diskoa (Elkar, 2025) argitaratu du, sasoi zail batean “hautatu gabe, gainetik, etorri zaizkidan gai batzuk” musikatzeko ariketa zirraragarria. Lan hori ontzeko ahaleginaz, sortzeaz, musikariekiko harremanaz, ikaran ari den mundu batean kokatzeko moduaz eta musikaren industriaz hitz egin dugu Ordorikarekin, Durangoko Azokaren atarian.
Gatibuk adin guztietako zaleak bildu ditu oholtzatik jaitsi aurretik
Gernikako talde ospetsuak amaiera borobila emango dio 25 urteko ibilbideari, asteburu honetan eta hurrengoan, BECen, 45.000 pertsona bilduta. “Agur esan barik” kontzertua eskainiko du ETB1ek abenduaren 13an, zuzenean, 21:00etatik aurrera.
2026an ez da Koba Live jaialdia egingo Abadiñon, erakundeek diru-laguntzak murriztu ondoren
Ohar batean, Sugaar musika elkarte antolatzaileak azaldu du Bizkaiko Aldundiak eta Abadiñoko Udalak diru-laguntzak murriztu izana dagoela erabakiaren atzean. Etena behin betikoa dela ere argitu du elkarteak, eta ez du baztertzen etorkizunean metal eta rock jaialdia berreskuratzea.
Zea Mays, euskara 30 urtez kantuz zabalduz
Bilboko Udalak, euskararen nazioarteko egunaren ospakizunaren barruan, Zea Mays taldea omendu du euskarari egindako ekarpen handiagatik. Esker onez eta hunkituta jaso dute, eta azpimarratu dute 30 urte gehiagoz euskaraz abesten ibiliko direla, munduan zehar.
ETS taldeak disko berriaren aurrerapen festa egin du, 8.000 lagunen aurrean
En Tol Sarmiento musika taldeak "Konkista" deituriko disko berria aurkeztuko du ostiralean, Durangoko Azokan. Hala ere, igande honetan entzunaldi festa egin du 8.000 lagunen aurrean, eta abesti berriak zuzenean jo ere egin dituzte.
Delirium Tremens taldearen azken kontzertua
Rock munduko euskal talde mitikoak azken kontzertua eman du bart Bilbon, Zarama, Zea Mays, Jotakie eta Baldin Bada taldeetako kideekin batera. Argitaratutako lau diskoetako abestiak ekarri dituzte gogora bertan.
BOSek umeentzako bi kontzertu egingo ditu Basurtuko Ospitalean
Bilbao Orkestra Sinfonikoko interpreteak Bilboko ospitale horretako Neonatologia Unitatean eta Pediatria Zerbitzuan arituko dira.
Hertzainak taldeko hiru kidek Elkar auzitara eraman dute, diskoetxeak taldearen eskubide digitalak urratu dituelakoan
EITBk jakin duenez, musika taldeko hiru kidek (Josu Zabala, Luis Javier Saiz 'Txanpi' eta Enrique Saenz 'Kike') diskoetxeari leporatzen diote taldearen eskubide digitalak kontraturik gabe kudeatu izana. Garik ez du bat egin salaketarekin.
Jimmy Cliff reggaearen mitoa zendu da
James Chambers izenez jaioa, jamaikar musikaria "Sittin' in Limbo", "King of kings", "Vietnam", "You Can Get It If You Really Want" eta "Many Rivers to Cross" kantuengatik zen ezaguna, besteak beste. The harder they come filmeko protagonista ere izan zen Cliff. Irudietan, Donostiako 2015eko Jazzaldian egin zuen kontzertua. 81 urte zituela zendu da.