2026an ez da Koba Live jaialdia egingo, erakundeek dirulaguntzak murriztu dituztelako
Ohar batean, Sugaar musika elkarte antolatzaileak azaldu du Bizkaiko Aldundiak eta Abadiñoko Udalak dirulaguntzak murrizteak ekarri duela erabakia. Hala ere, antolatzaileek adierazi dute etenaldia ez dela behin betikoa, ez dute baztertzen etorkizunean metal eta rock jaialdia berreskuratzea.
2026an ez da Koba Live jaialdia egingo Abadiñon, arrazoi ekonomikoak direla eta. Hori jakinarazi du gaur ekimenaren antolatzaile den Sugaar Musika Elkarteak, ohar bidez. Bertan zehaztu denez, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Abadiñoko Udalak ematen dituzten dirulaguntzak murrizteak eragin du erabakia hartu behar izatea.
2020an ibilbideari ekin, eta lau urtez jarraian antolatu dute metal eta rock festibala. Iazko edizioa “galera ekonomikorik gabeko lehena” izan bazen ere, erakundeek laguntzak murriztu dituztenez, ezinezkoa zaie jaialdiaren kalitatea zein segurtasuna bermatzea. “Horren aurrean, nahiago izan dugu alde batera egitea”, azaldu dute oharrean.
Nolanahi ere, ez da behin betiko agurra: “Gure asmoa ez zen hau, baina ez zaigu beste erremediorik geratu. Behin betiko edo laster arteko agurra esan nahi duen denborak esango du, elkarteak ez baitu baztertzen etorkizunean Koba Live berriro antolatzea”.
Azken urteotan jasotako babesa eta proiektua martxan jartzen lagundu zutenen laguntza eskertu dute antolatzaileek. "Bereziki, gure kobazale eta crewari, horiek gabe Koba Live ez litzateke eta posible izango".
Zure interesekoa izan daiteke
Arde Bogota taldeak San Mamesen joko du ekainaren 12an
BIMEk 70 kontzertu eta Alaska, Luz Casal, Rafa Sardina eta beste profesional batzuekiko topaketak eskainiko ditu
Delinqüentes, Cervatana eta Tremenda Jauria En Vivo jaialdian arituko dira, Iruñean
ABAO Bilbao Operak "La traviata" lanarekin abiatuko du 75. denboraldia
“Arriagaren aterkia” lanak bidaia bat eskainiko du, ehun ahotsek gidatuta
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko