Hertzainak taldeko hiru kidek Elkar auzitara eraman dute, diskoetxeak taldearen eskubide digitalak urratu dituelakoan
EITBk jakin duenez, musika taldeko hiru kidek (Josu Zabala, Luis Javier Saiz 'Txanpi' eta Enrique Saenz 'Kike') diskoetxeari leporatzen diote taldearen eskubide digitalak kontraturik gabe kudeatu izana. Garik ez du bat egin salaketarekin.
Luis Javier Saiz 'Txanpi', Josu Zabala eta Gari (Hertzainak). EITBren bideo batetik ateratako irudia
Hertzainak taldeko hiru kidek (Josu Zabala, Luis Javier Saiz Txanpi eta Enrique Saenz Kike) Elkar diskoetxea salatu dute epaitegietan, taldearen eskubide digitalak kontraturik gabe kudeatu dituztela leporatuta. Gari abeslariak ez du bat egin salaketarekin.
Eskubide digitalen kontzeptuaren baitan, diskoetxeak azken 30 urteetan haien abestiekin lorturiko irabaziak eskatzen dizkie. Salatzaileen arabera, kopuru handia da. Dena den, epaileak zehaztu beharko du kopurua.
Ahozko saioa 10:00etan hasiko da, Donostiako epaitegietan, eta itxura guztien arabera, Hertzainak taldeko hiru kidek eta Elkarren ordezkariek beren arrazoiak azalduko dituzte epailearen aurrean.
Antza, aldeek ez dute adierazpenik egingo kazetarien aurrean.
Auziak ikusmina sortu du, hain zuzen ere, abesti klasikoen eskubide digitalen eztabaida mahai gainean dagoen honetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko