Kokoshca: 'Nagusiagoak gara, eta gauzak gehiago pentsatzen ditugu'
Oskar Kokoshcka poeta eta margolari espresionistaren abizenaren hotsak ekarri zuen Iruñeko taldearen izena, baina, euren hitzetan, bere proposamenak gehiago zor dio Nirvanari abizen dotoreko artistari baino. Laugarren diskoan, El Drogas eta beste rock musikari veterano batzuk aldarrikatzen dituzte.
Elkarrizketa batean esan dutenez, Drogasi diskoan (“Algo real”, 2016) parte hartzea proposatu zioten, taldekideetako baten “vitage” arropako denda batean zapata batzuk pertsonalizatzearen truke. Haien ustez, musikari beteranoaren ahots “ilunabarrekoa” primera gelditu behar zen beren kantu batean, baina bazegoen beste arrazoi bat ere.
“Guretzat jotzen duten munduan, indie-arenean, beti igarri dugu nolabaiteko kirats bat, Rosendoren, Burningen eta gisa horretako musikarien kaleko rocka kritikatzeko…. Eta guk horiek entzuten ditugu; gure ustez, aldarrikatzeko modukoa da atzerriko punka gaztelaniaren fonetikara egokitzeko egin zuten lana”, azaldu du Iñaki Lopezek, Amaia Tirapurekin batera taldea sortu zuen musikariak.
Iñigo Andion eta Alex Lopezekin batera, Kokoshcaren egungo formazioa osatzen dute, taldearen istorioan “saiatuena” eta musikaren negozioan urrunen heldu dena, nahiz eta bien bitartean denda batean edo zerbitzari gisa lan egin behar duten, diru sarrerak osatzeko.
“Algo real” 2016ko disko onenen zerrenda askotan sartu zuten, hedabideetan: “Ez dugu gure disko helduna dela onartzen, helduaroa ezkorra baita guretzat, baina egia da nagusiagoak garela eta gauzak gehiago pentsatzen ditugula”, erantsi du Lopezek.
Hiru egunean grabatutako diskoan “argitasuna eta iluntasuna uztartu ditugu, emozio askoren nahasketa da, eta gizakia doilorra eta, aldi berean, eskuzabala dela erakusten du”.
Kokoshca Estatuan antolatzen diren jaialdi garrantzitsuenetako batzuetan egongo da hurrengo hiletan: Tomavistas Madrilgoa, Primavera Sound bartzelonakoa, Low eta Sonorama…
Albiste gehiago musika
“Kriston martxa” ibiliko da asteburuan Arrasaten
Monterron parkeak Mondra & Roll punk rockeko jaialdia eta Fermin Muguruzaren kontzertua hartuko ditu ostiral, larunbat eta igandean.
"Izaro" musika pieza sortu dute Eusko Legebiltzarraren 45 urteak ospatzeko
Iñaki Palaciosek sortu duen hiru minutuko kantua igandean estreinatuko dute, Kursaalen, Donostiako Orfeoiak eta Et Incarnatus orkestrak
Gasteizko jazz jaialdiak 50 kontzertu programatu ditu
“Hiria jazzez betetzea, talentu berria sustatzea eta publiko berriak erakartzea” izango da Gasteizeko musika jaialdiaren helburua, 48. edizioan.
EHZk “emaitza ona eta emankorra ematen segitzen du”
2026. urtean 30. urteurrena ospatu aurretik, joan den asteburuan Arberatzen egindako festibalaren antolatzaileak pozik agertu dira emaitzarekin.
Milaka lagunek gozatu dute Bilboko Itsasadarreko ur gaineko kontzertuez
Bero egin arren, milaka lagun gerturatu dira Bilboko Itsasadarrera BBK Riak antolatutako kontzertuetara. ETSko Iñigo Etxezarreta, Amaia eta Arde Bogota ur gainerako eszenatokian aritu dira gerturartu direnen gozamenerako.
Kepa Arrizabalaga panderojolea zendu da
81 urterekin zendu da Arrizabalaga, Bizkaiko trikitiaren ikur nagusietakoa.
EHZ jaialdiak ozen zabalduko du herriaren erritmoa
Iaz Arberatzeko kokagune berria estreinatu eta gero, Euskal Herria Zuzenean jaialdiak hiru eguneko egitarau oparoa dakar “Lurraren herritmoa” lelopean: Fermin Muguruza, Bengo, Zetkin, Naxker, Errobi, Olaia Inziarte, Tapia eta Leturia…
Akelarre bueltan da, bere ibilbidea jasotzen duen dokumental batekin
Taldearen historia, izan dituen kideen eta jarraitzaileen adierazpenak, une bereziak eta inoiz ikusi gabeko irudiak bilduko ditu dokumentalak. Udazkenean estreinatu nahi dute, azken ukituak egindakoan.
Steven Van Zandtek ezingo dio Springsteeni lagundu Anoetako bigarren kontzertuan
E Street Bandeko gitarristari ebakuntza egin behar izan diote Gipuzkoako hiriburuko ospitale batean New Jerseyko musikariak larunbatean eman zuen kontzertuaren ondoren, apendizitisak jota baitzegoen.
Bulego taldeak ez du Sonorica jaialdian joko
Castro Urdialeseko jaialdian jotzekoa zen taldea, uztailaren 18an, baina atzera egitea erabaki du Superstructi, KKR inbertsio funtsa atzean duen taldeari, baitagokio musika topagune hori.