Abuztuak 21, 22 eta 23
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kalakanek hiru kontzertu eskainiko ditu Sarako leizeetan

Hirukoteak Berçaits anaiak, Etchegoyhen ahizpak eta Mattin Lerissa; Luis Peixoto; eta Iñaki Salvador izango ditu lagun abuztuaren 21, 22 eta 23an.
kalakan
kalakan

Kalakanen musika Sarako leizeetan, agertoki berebizikoan, gozatu ahalko da abuztuaren 21, 22 eta 23an. Hiru egun horietan, 21:30etik aurrera (19:30etik aurrera, jan-edana egongo da), kontzertua eskainiko dute Pierrek, Xanek eta Jamixelek, hainbat lagunez inguratuta.

Lehenengo gaua, abuztuaren 21ekoa, euskal kantei eskainita egongo da, eta "Kalakan bezala tradizioa estetika modernoz eskaintzeko arduratuta dauden hainbat artistarekin batera" arituko da hirukotea; Mattin Lerissarekin, Berçaits anaiekin eta Etchegoyen ahizpekin, hain zuzen.

Bigarren saioan, abuztuaren 22an, Luis Peixoto portugaldar multinstrumentista izango dute alboan, eta haren bakarkako musika eta hark Da Terra proiektuan Kalakanekin batera ondutako doinuak entzun ahalko dira.

Azkenik, abuztuaren 23ko kontzertuan, Iñaki Salvador pianistarekin batera joko du Kalakanek, eta jazzeko estandarrak zein Mikel Laboaren eta Kalakanen kantuak entzun ahalko dira.

Sarrerak salgai daude jada, 17,6 euroan (13,2 euro, 13 urtetik beherakoentzat).

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X