Kultur eragileek urteko diru sarrerak % 40,8 gutxiago izatea aurreikusi dute
Eusko Jaurlaritzaren mendeko Kulturaren Euskal Behatokiaren azken azterlanaren arabera, kultura-arloko agenteek aurreikusi dute urteko diru-sarrerak COVID-19a hedatu aurretik espero zituztenak baino % 40,8 txikiagoak izango direla.
Agenteek ikerketa horretan bertan gaineratu dutenez, jarduera % 82,6ko proportzioan murriztu da, kultura-enpresen barne-jarduerari baino ezin izan baitzaio eutsi.
Emaitza horiek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak krisiak kultura-esparruan izan duen eragina neurtzeko bultzatutako Krisiaren Behatokia txostenaren lehen jasoalditik atera dira.
Lehen jasoaldi hori apirilaren 9tik 26ra bitartean egin zen, eta kultura-arloko 243 agentek parte hartu zuten.
Aldez aurreko egoera
Kulturak COVID-19aren aurretik zuen testuinguruari dagokionez, joera positibo bat identifikatzen da azterlanean, batez ere kontzertuetan eta arte eszenikoetan.
COVID-19aren aurreko egoeraren balorazioei dagokienez, azpimarratu beharra dago pertzepzioak positiboak direla agente gehienen kasuan: egoera ona edo oso ona zela adierazi duten agenteak % 57 dira (% 40,2k ona eta % 17,1ek oso ona).
Aitzitik, agenteen % 20ren ustez, krisiaren aurreko egoera txarra edo oso txarra zen (% 14,5en eta % 5,6ren ustez, hurrenez hurren).
“COVID-19a kultura-adierazleen zati handi baten bilakaera positiboaren testuinguruan agertu da”, jaso da txostenean.
Aurreikuspenak
Inkestaren emaitza orokorrei dagokienez, eta urteko diru-sarrerak zenbatetsita, aurreikusitako galerak % 40,8ra iristen dira batez beste, agenteek 2020rako aurreikusten zituzten diru-sarrerekin alderatuta.
Enpleguan izandako eragin negatiboa % 43,2koa izan da (kaleratzeak, ERTEak eta beste neurri batzuk eragin negatibo gisa hartuta), baina eragina izan den kasu guztien % 10ean baino ez da egon kaleratzerik.
Halaber, eragileen % 67,5ek pandemiak jardueran eragin sakona edo erabatekoa izango duela aurreikusten dute.
Kultura-jarduerari dagokionez, jarduerak % 82ko beherakada izan du batez beste, eta jardueraren parte txiki batek eutsi ahal izan dio (barne-jarduera, baliabide digitalen bidez egin daitekeena, abian dauden produkzioekin edota plangintzarekin zerikusia duena eta abar).
Era berean, lehen jasoaldian aztertutako aldian, inpaktua handiagoa izan da produktu fisikoen salmentan (liburuak batez ere), establezimenduak itxi izanaren ondorioz (zehazki, liburuen eta diskoen salmentak % 62,49ko beherakada izan du).
Zuzeneko jarduerari dagokionez, kasu gehienetan jarduerak atzeratu dira, datarik jarri gabe. Txostenak adierazten duenez, “programatzaileek bertan behera uztea saihesteko borondatea dutela erakusten du horrek, ziurgabetasunak eta azken asteotako informazioan gertatu diren aldaketek data berriak finkatzeko aukera nabarmen zaildu badute ere”.
Etorkizuneko kontratazioen aurreikuspenek ere % 80,4ko beherakada jasotzen dute batez beste.
Inkestan parte hartu duten eragileek beren kultura-proiektuen bideragarritasun ekonomikoa aztertzeko garaian garrantzirik handiena duten gastuak ere aipatu dituzte. Garrantziaren araberako hurrenkeran, honako hauek dira: zerga-betebeharrak, langile-gastua, hornidurak eta, azkenik, kontratatutako kanpoko zerbitzuak.
Kulturako langileek baliatu dituzten neurriei dagokienez, inkestaren lehen jasoaldia egin zen unean honako hauek izan ziren azpimarratuenak: telelanari lotutako soluzioak, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eta zerga-betebeharren malgutzea eta beste administrazio-prozedura batzuk.
Albiste gehiago musika
“Kriston martxa” ibiliko da asteburuan Arrasaten
Monterron parkeak Mondra & Roll punk rockeko jaialdia eta Fermin Muguruzaren kontzertua hartuko ditu ostiral, larunbat eta igandean.
"Izaro" musika pieza sortu dute Eusko Legebiltzarraren 45 urteak ospatzeko
Iñaki Palaciosek sortu duen hiru minutuko kantua igandean estreinatuko dute, Kursaalen, Donostiako Orfeoiak eta Et Incarnatus orkestrak
Gasteizko jazz jaialdiak 50 kontzertu programatu ditu
“Hiria jazzez betetzea, talentu berria sustatzea eta publiko berriak erakartzea” izango da Gasteizeko musika jaialdiaren helburua, 48. edizioan.
EHZk “emaitza ona eta emankorra ematen segitzen du”
2026. urtean 30. urteurrena ospatu aurretik, joan den asteburuan Arberatzen egindako festibalaren antolatzaileak pozik agertu dira emaitzarekin.
Milaka lagunek gozatu dute Bilboko Itsasadarreko ur gaineko kontzertuez
Bero egin arren, milaka lagun gerturatu dira Bilboko Itsasadarrera BBK Riak antolatutako kontzertuetara. ETSko Iñigo Etxezarreta, Amaia eta Arde Bogota ur gainerako eszenatokian aritu dira gerturartu direnen gozamenerako.
Kepa Arrizabalaga panderojolea zendu da
81 urterekin zendu da Arrizabalaga, Bizkaiko trikitiaren ikur nagusietakoa.
EHZ jaialdiak ozen zabalduko du herriaren erritmoa
Iaz Arberatzeko kokagune berria estreinatu eta gero, Euskal Herria Zuzenean jaialdiak hiru eguneko egitarau oparoa dakar “Lurraren herritmoa” lelopean: Fermin Muguruza, Bengo, Zetkin, Naxker, Errobi, Olaia Inziarte, Tapia eta Leturia…
Akelarre bueltan da, bere ibilbidea jasotzen duen dokumental batekin
Taldearen historia, izan dituen kideen eta jarraitzaileen adierazpenak, une bereziak eta inoiz ikusi gabeko irudiak bilduko ditu dokumentalak. Udazkenean estreinatu nahi dute, azken ukituak egindakoan.
Steven Van Zandtek ezingo dio Springsteeni lagundu Anoetako bigarren kontzertuan
E Street Bandeko gitarristari ebakuntza egin behar izan diote Gipuzkoako hiriburuko ospitale batean New Jerseyko musikariak larunbatean eman zuen kontzertuaren ondoren, apendizitisak jota baitzegoen.
Bulego taldeak ez du Sonorica jaialdian joko
Castro Urdialeseko jaialdian jotzekoa zen taldea, uztailaren 18an, baina atzera egitea erabaki du Superstructi, KKR inbertsio funtsa atzean duen taldeari, baitagokio musika topagune hori.