Krisiak kultur ekitaldien % 82ri atzerapen edo etenaldiekin eragin die
Euskadin martxorako, apirilerako eta maiatzerako programatutako kultur jardueren % 82,6k koronabirusaren krisiaren eragina pairatu dute, eta horrek ekitaldi gehienak atzeratzera edo bertan behera uztera behartu ditu; sektoreko langileen bi herenek uste dute ondorioak larriak edo oso larriak izango direla.
Inkestaren arabera, aurreikusitako kultur jardueren erdiak atzeratu egin dira, eta hirutik bat bertan behera geratu da. Gainera, liburu eta diskoen salmenta % 62,5 jaitsi da.
Aurreratu duenez, orain arte aldi baterako lan-erregulazioaren 562 eskaera aurkeztu dituzte kultura-, arte- eta ikuskizun-sorkuntzako enpresek, eta beste 121, berriz, liburutegiekin, artxiboekin, museoekin eta bestelako kultura-jarduerekin zerikusia duten jardueretarako.
Datu horiek Kulturaren Euskal Behatokiaren txosten batean jaso dira; azterlanean ateratako ondorioetako batzuk ostiral honetan aurreratu ditu Bingen Zupiria Kultura sailburuak, Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldi batean.
Pandemiak kulturan duen eragina aztertzera bideratutako lana inkesta batean oinarritu da. Bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko kultura-sektoreetako 234 eragilek parte hartu dute.
Txostenaren arabera, ekitaldien erdiak datarik gabe atzeratu dira; % 20, berriz, ondorengoko data batean egingo dira, eta % 33, bertan behera geratu dira.
Gainera, % 44k kezka agertu dute egoera horri aurre egiteko duten gaitasun eskasagatik.
Sailburuak nabarmendu du azterketaren ondorioetako bat dela pandemiaren eragina bereziki gogorra izan dela diru sarrera txikiagoak dituzten enpresetan.
Era berean, sektore horrek instituzioei laguntzeko martxan jarritako neurrietara modu eskasean jo duela ondorioztatu dute, eta horren inguruan "gogoeta egin beharko da", aitortu du sailburuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi gizon atxilotu dituzte Iruñean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita
Manifestazio jendetsua egin dute Santurtzin Anderrentzat justizia eta erreparazioa eskatzeko
Ehunka lagun kalera atera dira Euskadin eta Nafarroan, etxebizitzaren negozioaren aurka
Etxebizitzaren aldeko protesta dozenaka hiritara zabaldu da, greba orokorrari begira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko