Gasteizko Iradier Arenak kultura ikuskizunak hartuko ditu irailera arte
Iradier Arena Gasteizko espazioak denetariko kultura ikuskizunak hartuko ditu maiatz eta irail artean, eta, horrela, Gasteizko aretoetan sartzen den baino jende gehiago bildu ahal izango dute Arabako hiriburuan kontzertuen eta bestelako ekimenen antolatzaileek.
Kultura Bizia Arabako 31 kultura agente biltzen dituen elkarteak bultzatu du proiektua, Gasteizko Udalaren, espazioa laga dien erakundearen, eta Arabako Foru Aldundi, Eusko Jaurlaritza eta Laboral Kutxa 220.000 euroko dirulaguntza jarri duten eragileen laguntzarekin.
Kontzertuak
Programan musika kontzertuak bakarrik aurkeztu dituzte orain arte, baina beste diziplina batzuei ere egin nahi diete tokia.
Kontzertu horiei dagokienez, maiatzaren 15ean La Excavadorak eta Crimek joko dute, maiatzaren 22an Talcok eta The Potesek eta maiatzaren 29an Gatibuk, eta itxita daude dagoeneko, nahiz eta oraindik data zehatzik ezarri ez duten, The Baboon Show, Mambo Jambo eta Lágrimas de Sangreren emanaldiak.
Iradier Arenak 600 lagunentzako edukiera izango du, bi agertoki jarriko dituzte neurri sanitario guztiak bete ahal izateko eta hitzaldietarako, erakusketetarako eta formatu txikiko beste ikuskizun batzuetarako hirugarren agertoki bat kokatzea aztertzen ari dira.
Erabakitzeko dago Jazzaldiak eta Azkena Rock Festivalek zuzenekoren bat bertara eramango ote duten, baina halakorik nekez gertatuko dela ematen du aretoko soinua ez baita bikain-bikaina, gaurko aurkezpenean esan dutenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Pello Reparazek hiru kantu abestu ditu kalean, Bilbon,"Mitoaroa III" ikuskizunaren aurkezpenean
Zetak taldeko abeslariak Begi beltz, Hileta kantu nafarra eta Itzulera kantuak abestu ditu Bilbon, kalean.
“Mitoaroa III” ikuskizun “futurista eta aldarrikatzailea” izango da
Zetak taldeak agerraldia egin du gaur Bilbon, ekainaren 19an eta 20an San Mamesen zabalduko duen ikuskizunaren zertzelada batzuk aletzeko.
Zetakek Bilbo erdialdera eraman du "Mitoaroa III"
Mitoaroa III unibertsoko figurak Bilboko Kale Nagusira agertu dira, Zetak taldeak San Mamesen ekainaren 19an eta 20an egingo duen ikuskizunaren lagintxo bat erakusteko.
Live Nationek eta Ticketmasterrek kontzertuen merkatuan monopolioa ezarri dutela ebatzi du AEBko epaimahai batek
Bost astez epaiketa gidatu duen epaileak enpresek zer zigor jasoko duten zehaztu beharko du orain: isunak, kalte ordainak edo negozio eredua aldatzeko eginbideak. Live Nationek adierazi du “handia eta arrakastatsua izatea” ez dela legez kanpokoa.
Xabier Anduagak “Werther” Masseneten opera egingo du Bartzelonan
Maiatzaren 2tik 17ra taularatuko du donostiar tenorrak Goetheren eleberrian oinarritutako opera. Lehenago, apirilaren 19an, gala liriko bat egingo du Liceun bertan, Pretty Yende hegoafrikar sopranoarekin batera. Gainera, Talia Arte Eszenikoen Espainiako Akademiaren sarietarako izendatuta dago Anduaga, lirikako gizonezko interprete onenaren atalean, La sonnambula operan egindako lanagatik.
Pantxoa eta Peio bikoak azken bira bat egingo du agur kontzertuen aurretik
2027ko urtarrilaren 9 eta 10ean BECen azken kontzertuak egin aurretik, bikote historikoak bost kontzertu eskainiko ditu Santutxu Bilboko auzoan (maiatzaren 9an), Baluarte Iruñeko jauregian (maiatzaren 24an), Lesakan (irailaren 5ean), Bergaran (irailaren 16an) eta Lauga Baionako kiroldegian (abenduaren 11n). Sarrerak astelehenean (apirilaren 13an) jarriko dituzte salgai.
BOSek Euskaldunara eramango du Kobetamendi
Ostiralean, apirilak 10, Bilbao Orkestra Sinfonikoak Bilbao BBK Live jaialdian jo duten hainbat talde eta musikariren kantuen bertsio sinfoniko berriak interpretatuko ditu, Euskaldunan. Talde eta artista hauen abestiak prestatu dituzte: The Cure, Depeche Mode, Arcade Fire, Pulp, Radiohead, The Strokes, Florence + The Machine, Muse, R.E.M., Guns N’ Roses, Coldplay eta Rosalía, besteak beste.
Olaia Inziartek "Zerrautsa" diskoa aurkeztu du Bilbao Basque Festen
Olaia Inziarte abeslariak Zerrautsa izeneko bere bigarren diskoa aurkeztu du Bilbao Basque Fest jaialdian. “Zerrautsa” bere barrura egindako bidaia bat da, ahultasunari eta emozioei tartea eginez.
Lan Eskaintza Publikoa egingo da, Donostiako Jazzaldiaren zuzendari berria hautatzeko
Lanpostua aldi baterako betetzeko hautaketa prozesuak ez du emaitzarik eman, bi hautagaik uko egin baitiote lanpostua aldi baterako betetzeari. LEP bidez, behin betiko beteko da postua orain.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.