Joey Jordison Slipknot taldearen sortzaile eta bateria-jotzailea zendu da
Joey Jordison Slipknot estatubatuar metal taldeko bateria-jotzaile ohi eta sortzaileetako bat hil da, 46 urte zituela, familiak iragarri duenez.
"Joeyren heriotzak bihotza hutsik utzi digu, pena deskribaezinez", esan du familiak "Rolling Stone" aldizkarira igorritako ohar batean, zeinetan ez baitute heriotza zerk eragin dion argitu. Musikariaren lagunei zuzendu zaizkie bertan, "bere umore zorrotzaren, nortasun txeratsuaren, bihotz handiaren eta musikarekin zein familiarekin zerikusia zuen guztiarekiko maitasunaren" berri izan zutenei.
Jordisonek 1995ean sortu zuen Slipknot, Paul Gray baxu-jotzailearekin (2010ean hil zen) eta Shawn Crahan perkusio-jotzailearekin batera, eta 2013an utzi zuen taldea.
Talde utzi baino lehentxeago, zeharkako mielitisa detektatu zioten, esklerosi anizkoitzaren ondorioz, eta jotzeari utzi zion.
Slipknoten ez ezik, Jordisonek Murderdolls taldean gitarra jo zuen eta bateria astindu zuen Scar the Martyr eta Sinsaenum taldeetan ere.
Albiste gehiago musika
Bizkaiko Erromeria Eguna urriaren 4an ospatuko dute, Durangon
30 taldek baino gehiagok hartuko dute parte ospakizunaren lehen edizioan: Ibon Koteron eta Julen Begoña albokariak, Iker Alvarez eta Aitor Urkiza txistulariak, Mirari Azkune eta Aintzane Agirrebeña trikitilariak, Zabaleta eta Motriku trikitilari historikoak, Aiko, Luhartz…
Dave Douglas Quartetek Getxoko jazz jaialdia itxi du
Estatubatuar tronpeta-jotzaileak bost eguneko egitarau oparoa itxi du bart, Muxikebarri antzokian.
Oasis oholtza gainean da berriro, 16 urteren buruan, eta munduko birari ekin dio Cardiffen eskainitako kontzertu supersoniko batekin
75.000 pertsona bildu ziren bart Principality Stadiumen "Oasis Live '25" izenburuko biraren lehen emanaldian. Gallagher anaiak sorbaldatik helduta iritsi ziren, eta eskuak altxatuz, jendaurrean modu sinbolikoan bakeak egin zituzten.
Oasis taldeak isilaldia etengo du gaur, Cardiffen hasiko den bira historiko batean
Manchesterko taldea agertokietara itzuliko da gaur, mundu mailan ikusmira piztu duen kontzertu batean. Gallagher anaien mundu birak Europa, Amerika, Asia eta Ozeania zeharkatuko ditu, sarrera guztiak agortuta dituztela.
Paquito D’Rivera Quintetok Getxo sorgindu du
Kubatar klarinete eta saxo jotzaileak emanaldi gogoangarria eskaini du Getxoko jazz jaialdiaren bigarren gauean, Pepe Riverok (pianoa), Yuvisney Aguilarrek (perkusioa), Reinier Elizarde ‘el Negrón’ek (kontrabaxua) eta Sebastián Laverdek (bibrafonoa) lagunduta.
Rhoda Scott Lady Quartetek Getxoko jazz jaialdia ireki du
Teklatu-jotzaile beteranoaren laukoteak abiatu du musika jaialdia. Hilaren 6ra arte iraungo du, eta Paquito D'Riverak eta Cecile McLorinek joko dute, besteak beste.
Getxon abiatuko dira jazz doinuak
Besteak beste Gasteizko eta Donostiako jaialdiak iritsi baino lehen, Bizkaiko udalerriko jazz jaialdiaren 48. edizioak Rhoda Scott, Paquito D’Rivera, Cecile McLorin eta beste hamaika artista dakartza programazioan.
“Kriston martxa” ibiliko da asteburuan Arrasaten
Monterron parkeak Mondra & Roll punk rockeko jaialdia eta Fermin Muguruzaren kontzertua hartuko ditu ostiral, larunbat eta igandean.
"Izaro" musika pieza sortu dute Eusko Legebiltzarraren 45 urteak ospatzeko
Iñaki Palaciosek sortu duen hiru minutuko kantua igandean estreinatuko dute, Kursaalen, Donostiako Orfeoiak eta Et Incarnatus orkestrak
Gasteizko jazz jaialdiak 50 kontzertu programatu ditu
“Hiria jazzez betetzea, talentu berria sustatzea eta publiko berriak erakartzea” izango da Gasteizeko musika jaialdiaren helburua, 48. edizioan.