Ekainak 24 eta 25
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbao Music Legends Festek kartela itxi du Alan Parsons Live Projectekin

Rock progresiboaren maisua jaialdiaren bigarren kartelburua da, eta Status Quo izango du lagun lan horretan. Girlschool, Maika Makovski eta Anari ere iragarri ditu jaialdiak.
Alan Parsons larunbateko kartelburua izango da. Argazkia: Simon Lowery.
Alan Parsons larunbateko kartelburua izango da. Argazkia: Simon Lowery.

BBK Bilbao Music Legends Fest jaialdiak, aurten lehenengoz Bilbon egingo dutenak (aurreko laurak Sondikan egin zituzten), 2022ko ekainaren 24 eta 25ean egingo den edizioaren kartel osoa iragarri du gaur. Alan Parsons Live Project izango da bigarren egunaren kartelburua.

Alan Parsons rock progresiboaren maisua The Beatles, Pink Floyd, The Hollies eta The Wings taldeen soinu ingeniaria izan da, besteak beste.

Parsonsez gain, Girlschool londrestar talde historikoa, Walter Trout estatubatuar bluesmana, Shirley Davis & The Silverbacks, Maika Makovski, Anari eta Mikel Renteria & Walk On Project Band bilbotarra egongo dira Music Legendsen.

Artista horiek lehen iragarritakoei batu zaizkie: Status Quo, Hawkwind eta Paul Carrack.

Jaialdia ekainaren 24 eta 25ean egingo dute Bilbao Arenan, eta sarrerak gaur jarri dituzte salgai: egunekoak (55 euro + "gastuak") eta bi eguneko bonuak (90 euro + "gastuak").

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X