Urriak 8
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Xendarineko Ahizpak Ibarlan, Baserriko Uztaren hurrengo hitzorduan

Ibarlako Oihanartia etxaldean, ukuilu, gasnategi eta txerritegia bisitatu, Xenderineko Ahizpen kontzertua entzun eta bapo jan ahalko da urriaren 8an, larunbatarekin.
Xendarineko Ahizpak bikoteak kantatuko du Baserriko Uztaren hitzordu honetan
Xendarineko Ahizpak bikoteak kantatuko du Baserriko Uztaren hitzordu honetan

Ibarlako Oihanartia etxaldeak hartuko du larunbatean, hilak 8, Udazkeneko Baserriko Uzta ekimenaren ospakizuna. Urriaren 8an, Jean-Mariek eta Mirentxuk parez pare irekiko dituzte etxaldeko ateak 30 euroko sarrera ordaindu (6 urtera artekoentzat urririk, eta 6 eta 12 urte artekoentzat 15 euroan), eta EHKO kolektiboaren webgunean izena ematen dutenentzat.

Ekitaldia goizeko 10:30etan abiatuko da ongietorri eta etxaldeko bisitarekin. Xendarineko Ahizpak bikote urepeldarrak kantu tradizionalez girotuko du hitzordua 12:30etatik aurrera, eta gero bazkaria egingo da EHKO kolektiboko kideen baserrietako elikagaiekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X