Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jerry Lee Lewis, rock and roll musikako aitzindarietako bat, zendu da

Elvis Presley eta Chuck Berry musikariekin batera, Jerry Lee Lewis rock and roll musikaren urrezko aroko izarretako bat izan zen. Haren "Great Balls Of Fire" kanta XX. mendeko musikaren gailurretako bat da.
Jerry Lee Lewis, 2010ean. Argazkia: EFE.
Jerry Lee Lewis, 2010ean. Argazkia: EFE.

Jerry Lee Lewis, rock and roll musikako ikur historiko handienetako bat, zendu da ostiral honetan, haren publizistak baieztatu duenez.

Aristak osasun arazoak zituen 2019tik, eta harrezkero kontzertuak eta agerraldi publikoak bertan behera utzi behar izan zituen.

Elvis Presley eta Chuck Berry musikariekin batera, Jerry Lee Lewis rock and roll musikaren urrezko aroko protagonistetako bat izan zen.

Haren "Great Balls Of Fire" kanta XX. mendeko musikaren gailurretako bat da, mundu osoko hainbat aristak abestu dutena.

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X