Beste kontzertu bat
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zetakek irailaren 5ean ere joko du Donostian

Irailaren 6ko emanaldirako txartelak ziztu bizian saldu eta gero, Pello Reparaz buru duen taldea Illunben bezperan ere arituko dela iragarri dute.
Pello Reparaz, Gaztea sarietan
Pello Reparaz, Gaztea sarietan

Asteburuan Iruñean "Mitoaroa" emanaldi ikusgarria arrakastaz taularatu eta gero, Zetak taldeak kontzertua iragarri zuen, Donostiako Illunbe zezen plazan, irailaren 6rako.

20250103205058_zetak-mitoaroa-kontzertua_
18:00 - 20:00

Aurresalmenta (Mitoaroa ikusi zutenek eta "Zetak hasieratik bultzatu zutenek" lehentasuna zuten) hasi eta hiru ordura, publiko orokorrak txarteletarako sarbidea izan eta ordubetera, emanaldi horretarako sarrerak bukatu dira, baina, eta taldeak beste emanaldi bat iragarri du bezperarako, irailaren 5erako.

Bigarren emanaldi horretarako sarrerak salgai daude.

Pello Reparaz taldearen buruak aurreratu du Aaztiyen diskoaren bira amaitutzat emango duen kontzertu bikoitza ez dela Iruñekoa bezalakoa izango.

Ikusi "Mitoaroa", osorik:

Zetak, zuzenean
Zetak, zuzenean (Zetak, Mitoaroa) 2:20:49 min.

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X