Benito Lertxundiren kantagintza aztertuko dute Kanterri ikastaroan
Kanterri euskal kantagintzaren inguruko egitasmoak laugarren ikastaroa antolatu du uztailaren 4 eta 5erako, "Kantari historikotzat naukate, Benito Lertxundiren kantagintzaz" izenburupean.
Bi saiotan, Ane Ablanedo Benitoren zale eta adiskideak (Benito, gure emozioen alkimista), Juantxo Zeberio musikariak (Zerk bereizten ditu Benitoren kantuak? ), Itziar Navarro musikari, musikologo eta kantuzaleak (Orioko bardoaren lorratzean. Benito Lertxundiren ibilbideari errepaso kantatu bat ), Imanol Artolak (Benito Lentxundiren kantuak garai soziopolitikoen isla) eta Iker Gurrutxaga kazetariak (Benito Lertxundi, Talai-Menditik Mendibeltzera) Orioko musikariaren jardunaren eta itzalaren hainbat ertzi buruz jardungo dute, Oiartzungo udaletxeko batzar areto nagusian.
Interesa dutenek maiatzaren 8ra arteko epea dute izena emateko. Bi saioetarako (soldatadunek 40 euro / soldatagabeek 20 euro) edo saio bakarrerako txartelak eska daitezke.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko