Kontzertua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fin del Mundo, Hidrogenesse, Pinpilinpussies eta Mirua, Glad is the Day jaialdian

Doako jaialdiaren bederatzigarren edizioa abuztuaren 3an egingo dute Donostian, Cristina Enea parkean. 

Mirua taldea
Miruak "Miruenea" diskoa aurkeztuko du Donostian

Fin del Mundo argentinar taldea, Hidrogenesse bartzelonar bikoak, Pinpilinpussies euskal-kataluniar bikoak eta Miruak, Miruenea diskoa aurkeztuko duen tolosar taldeak, joko dute, besteak beste, abuztuaren 3an Donostian, Glad Is The Day Cristina Enea parkean egiten den jaialdiaren bederatzigarren edizioan. Sarrera librea izango da. 

Aurten, berritasun gisa, haurrentzako jarduerak egingo dituzte Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren kanpoaldeko Andre Zigarrogileen plazan eta, ohi bezala, 50 saltokiko azoka egongo da. Egiako kultur etxeak eta Dabadaba eta Le Bukowski aretoek antolatzen dute jaialdia, Tabakaleran eta Kutxa Fundazioaren laguntzarekin eta Kelerren babesarekin.

Bederatzigarren edizio honetan, 15 taldek baino gehiagok joko dute 12:00etan hasi eta 21:00ak arte. 

Guztira, zazpi taldek joko dute Eszenatoki Nagusian: Hidrogenesseren pop elektroniko kontzeptuala, Pinpilinpussiesen garage-pop postpunka, Argentinako Fin del Mundoren indie shoegazea, Miruaren pop esperimentala, Peachy Jokeren rock energia eta OEPren izaera festazalea”.

Hondamen Sonikoa eremuan, klubarekin eta soinu elektronikoenekin lotutako 8 emanaldi izango dira: Linapary, Simona, Scientist, Miravalles, Infanta, Tronis, Puñales B2B, LaMia Mari eta Putas Amak.

Musikari buruzko albiste gehiago

Gehiago kargatu